
Ekainaren 7rako deituta dagoen ‘Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki’ mobilizazioari begira, herriz herri antolatzeko deia egin du Gure Eskuk. Izen bereko taldeak sortzen ari dira hainbat herritan eta, dagoeneko sortu ez dituztenetan, horretara gonbidatu dituzte herritarrak. Josu Etxaburuk eta Miriam Camposek hartu dute hitza Gure Eskuren izenean, Bilboko Erriberako Zubian egindako agerraldian.
«Aurrera egiteko garaia» zela adierazi zuten azaroaren 16an mobilizazioa deitzean plazaratu zuten agirian eta gaurko agerraldian horretarako baldintzak egon badaudela berretsi dute: «Euskal Herriko gehiengo zabal baten uste sendoa da, ez gure ustea bakarrik». Izan ere, agiria jendarteratu zutenetik egiaztatu ahal izan dutenez, «orain da euskal lurraldeetako estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lotzeko» unea.
Adierazi dute autogobernuaren eskutik baino ez dela etorriko euskal jendarteak pairatzen dituen arazoentako eta gabezientzako konponbidea. Horrela, «lehentasunezko erronka» gisa aurkeztu dituzte «osasungintzaren hobekuntza, etxebizitzarako eskubidearen bermea, industriaren defentsa, euskararen biziberritzea, berdintasunpoliitka eraginkor eta eraldatzaileen beharra edo gutxieneko soldataren igoera», besteak beste. Horiei guztiei zein etorkizunean agertu daitezkeen arazoei heltzeko «burujabetza osoagoa» da bidea, Gure Eskuren aburuz.
Ekaineko mobilizazio nazionalera bidea egiten ari diren honetan, joan den hilean Euskal Herriko lurralde ezberdinetako agintari eta ordezkari politikoak elkartu ziren Baionako Mugaz Gaindiko Topaketan. Azaldu dutenez, «herri bakar baten existentzia berresteko, historia, hizkuntza, kultura, ohiturak eta balioak partekatzen dituen herri bat garela baieztatzeko» baliagarri izan zitzaien. Hori dela eta, topaketan parte hartu zuten agintari eta ordezkari politikoak ekainaren 7ko mobilizaziora gonbidatu dituzte, «herri gisa aurrera egiteko».
Behetik gora
Oinarritik hasita ari dira manifestazioa antolatzen, azaldu dutenez. Horretarako, herrialde batzar irekiak egin ondoren, aurkezpenak herriz herri egiten ari dira eta ‘Herri Libre Bat’ taldeak sortzen, mobilizazioa dinamizatzeko. «Herri baten zorian, herritarron eginkizuna funtsezkoa delako», dei egin diete herritarrei taldeotan parte hartu dezaten, ekainaren 7an «ziklo politiko berri baten hasiera irudikatzeko».
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»

LAB denuncia que Metro Bilbao ha contratado a la empresa israelí I-SEC Aviation Security
