Ibarretxe anaien heriotza goiztiarraren ondoren, Jone Ibarretxek, Josemiren alabak, Ibarretxetarren unibertsoa eta Ibarretxe & Co ekoiztetxearen ondarea berraurkitu nahi izan ditu Nere Falagan-ekin batera. Horretarako dokumentalgintzaren bidea jorratu dute eta ‘Esto no es Hollywood’ izeneko lana osatu dute.
Ibarretxe anaiei buruzko dokumental bat egitea ez zen lan makala; horien filmografia eta lana errepasatuz gero, bertatik atera daitekeen irudi, elkarrizketa eta materiala itzela delako, mugagabea. Bada hori guztia sailkatu, forma eman eta gidoira eraman dute sortzaileek 80 minutuko pieza osatzeko.
Artxibo irudiak erabiltzeaz gain zenbait pertsona ere elkarrizketatu dituzte, baita zinemaren munduarekin loturiko pasadizo eta bitxikeriak ere; finantziazio arazoak, Oscar sarietako uneak, ‘Sabotage!’ film gatazkatsuaren gorabeherak, ‘Las memorias de Karbo Vantas’ eta abar.
Aitzindariak euskal ikus-entzunezkoen sektorean, eklektikoak, sormen handikoak eta batez ere geldiezinak. Bilbollywood egitearekin amets egiten zuten 90eko hamarkadan eta hori gauzatzea lortu ez zuten arren, zinema hemendik egitearen aldarrira oso irmo eta tinko mantendu zuten ibilbide osoan zehar.
NAIZ irratiko Bigarren Kafean emandako elkarrizketa batean aita eta osabak hobeto ulertzeko asmoz sortu zuten dokumentala dela aitortu zuten. «Pertsonalki, guztiok nahi ditugu gure arbasoak ulertu gu ulertzeko», dio Ibarretxek. «Ikusten genuen nolabait bai Jone Ibarretxek eta baita Eduardo Carnerosek ere oso gertutik ezagutzen zutela istorioa, eta era gizatiar batean egin nahi genuen omenaldia; askotan gertatzen zaigu norbait hiltzen denean jainkotu egiten dugula eta uste dugu kanpoko pertsona batek bide horretan gehiago lagunduko zuela alderdi guztiak erakusten», kontatu zuen Falaganek.

Otsagabia, el pueblo de trashumantes que se ha quedado sin carnicería

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

Diputación presenta un proyecto para acabar con «el mayor foco de atascos» de Gipuzkoa

Israelen «genozidioaren aldeko hautuaren» aurka manifestazio nazionala, larunbatean Donostian
