
Arabako EH Bilduk Merlin Properties Arasurren eraikitzen ari den edo Solariak proiektatzen duen datu zentroen hedapena geldiaraztea eskatu du. Indar subiranistak dioenez, bi proiektuek. 825MW-ko guztizko ahalmenarekin, Araba osoko urteko kontsumo elektrikoa bikoiztuko lukete, «Arabako lurraldeak kontsumitzen duen energiaren ekoizpenaren %10era iristen ez den momentu batean».
Horregatik guztiagatik, EH Bilduk Arabako erakundeetan erregistratu duen ekimenean, hipereskalako datu zentro horiek baztertzen ditu eta Lakuako Gobernuari eskatzen dio zentro horien garapena muga dezala eta neurriak har ditzala datu zentroen garapen orekatua gauzatzeko.
Era berean, Gobernuari eskatzen dio neurriak har ditzan «gure lurraldean ezar daitezkeen energia berriztagarria ekoizteko egitasmoek hipereskalako datu zentroak elektrikoki elikatu ez ditzaten».
Zentzu horretan, EH Bilduk gogoratu du energia berriztagarria ekoizteko proiektu horietako baten sustatzailea Solaria bera dela eta Lakuak Indarberri sozietatearen bitartez berarekin elkarlanean diharduela.
«Solariaren asmoak ere argitzen doaz; Arabako lurretan eraiki asmo dituzten hamarnaka egitasmo energetikoak ez doaz bertako energia beharrizanak asetzera, helburu nagusia elektrizitate merkea ekoiztea da bere datu zentroak elikatu ahal izateko», salatu du.
Gaur egun, Arasur-Bilbao-Arasur Data Center Campus delakoaren lehen fasean dago, Merlin Propertiesek eta Edge Energyk sustatua. 300 MW-ko gaitasuna izango luke, Estatu mailako handiena litzateke eta 60 mila metro karratuko lurzoru industriala okupatuko lituzke.
Datu zentro honek, errendimendu osoan funtzionatuz, urtean 2.628 GWh-ko energia kontsumoa izango luke, Araba osoko gaur egungo urteko argindar kontsumoa bezalakoa.
«Jakina da Merlin Properties enpresak sustatutako datu zentroak, besteak beste, Mark Zukergerg-en Meta enpresari emango diola zerbitzua %75 batean, kolonialismo teknologikoaren oinarri argia da», salatu du EH Bilduk.
Indar subiranistaren iritziz, «inbertsio horiek ez diete gure herriaren beharrei erantzuten, eta gure industriaren aurkako lehia zuzena dira, are gehiago zailtzen baitute trantsizio energetikoa eta gure enpresek egin beharreko sistema produktiboen deskarbonizazioa».
Horrela jasotzen da datozen asteotan Arabako erakundeetan eztabaidatuko den ekimenean.
UPN, makro datu zentroen alde Nafarroan
X sare sozialean egindako post baten bidez, Cristina Ibarrola UPNko presidentea horrelako datu zentroak Nafarroan ezartzearen alde agertu da. Aragoin horrelako zentro bat jarri dela jakinarazten duen albiste bat aipatuta egin du.
«Aragoik milioi askoko inbertsioak erakartzen eta enplegua sortzen jarraitzen du. Bitartean, Nafarroak ikusten du beste erkidego batzuek eramaten dituztela etorkizunerako aukerak. Kezkagarriena da Nafarroako Gobernuak bendarekin jarraitzen duela begietan, haientzat dena ondo doala.

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación

La dirección del Colegio Público de Gares comunica a las familias que abandona el PAI
