
Arraun Lagunak eta Donostiarra izan dira eguraldi benetan petralarekin jokatu den Hondarribiko XXV. Traineru Jaitsieraren irabazleak. Test-entrenamendutzat hartzen den estropada da eta ontziak banan-banan irten dira erlojupeko formatuan.
Emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunak eta Tolosaldearen arteko borroka sekulakoa izan da. Tolosarrak minutu bat lehenago irten dira, eta donostiarrak haien atzetik, proba itxiz. Ziabogan denbora berdina markatu dute (7:07) eta helmugan Arraun Lagunak segundo bat baino gutxiagogatik gailendu da. Donostiarren denbora 15:00.18koa izan da eta tolosarrena 15:01.07koa.
Atzetik, Orio hirugarren postuan sailkatu da 13 segundora, Zumaia laugarren 17ra, Hondarribia bosgarren 18ra, San Juan seigarren 22ra, Zarautz zazpigarren 24ra, Ondarroa zortzigarren 35era eta Hibaika bederatzigarren 44ra.
Gizonezkoen estropadan, Donostiarrak markatu du denborarik onena: 20:35.81. Ondarroa izan da bigarren bost segundora, Getaria hirugarren 9ra eta Zierbena laugarren 13ra. Hondarribia, etxeko taldea, bosgarren izan da 20ra.
Atzetik sailkatu direnak, hauexek: Isuntza 27ra, San Juan 32ra, Zarautz 36ra, Zumaia 38ra, San Juan B 41era, Lapurdi 45era, San Pedro 54ra, Arkote 58ra, Hondarribia B 1:04ra, Hibaika 1:23ra, Busturialdea 1:37ra eta San Pedro B 1:39ra.

Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»

LAB denuncia que Metro Bilbao ha contratado a la empresa israelí I-SEC Aviation Security
