
Txinako Sichuango Emei kung-fu talde batek, ‘Emei Kung Fu Girls Group’, bederatzi emakumek osatuta, ezpatarekin duten trebetasuna sare sozialekin partekatzen dute, beren eskola ezagutarazteko. Egiten dituzten bideoetan, neskek denetarik egiten dute, borroka eszenak bai, baina baita Parisko Louvre museoaren aurrean itzulipurdiak ere.
2024ko apirilean sareetan hasi zirenetik 23 milioi ikustaldi baino gehiago eta milioi bat jarraitzailetik gora izan dituzte Douyin izeneko sarean, TikToken bertsio txinatarrean.
Arte honek «historian leku bat behar du», adierazi dio Duan 23 urteko dantzariak AFP agentziari. Gainera, «zabaltzea merezi duen zerbait dela uste dut», esan du 12 urte zituenean dantzatzen hasi zen emakume honek.
Bestalde, Wang Chao kung-fu maisuak eta Emei arte martzialen nazio mailako ordezkariak dioenez, taldeak oraindik ere funts publikoetatik jasotzen duenarekin bizirauten du. Hala ere, AFPri adierazi dio nesken bideoak «oso onak» izan direla tokiko artea ikus-entzule gehiagorengana eramateko. «Emei arte martzialen publizitatea askoz indartsuagoa da orain», azaldu du.
Duan dantzariak taldeak beste gazte batzuek arte martzialak praktika ditzaten inspiratzea espero du. GuoGuoren amak, 41 urteko Zhu Haiyanek, esan du bere alabak konfiantza handiagoa hartu duela beregan duela urtebete diziplinan hasi zenetik. «Neskek konfiantza dutenean, ez dira hain lotsatiak irteten direnean», dio Guoguo metro gutxira praktikatzen ikusten ari den bitartean.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
