
Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak ematen duten Monzon-Ganuza Euskal utopikoei aurtengo saria Amaia Zubiriak jasoko du aurten. Sari sinbolikoa da eta artelan bat jasotzen ohi da. Aurten Nagore Amenabarroren ‘Txorien kantuek bete dute paisaia motorra itzaltzerakoan’ lana aukeratu dute. Akrilikoa eta koloretako arkatzak mihisean erabili ditu lan honetan Amenabarrok.
Sariarekin «generazio arteko lotura egitea» lortu nahi da, artista gazteen lana sustatzearekin batera.
Artelana antolatzeko lehiaketa egiten da eta Amenabarroren lana hautatu dute epaimahiak. Hiru aditu artistikok izan dute aukeratzeko ardura: Xabier Agirre (EHUko irakasle jubilatua eta Bergarako Beart arte elkarteko presidentea), Jesus Mari Lazkano (margolaria) eta Mikel Lertxundi (arte historialaria eta komisarioa).
Nagore Amenabarro Amezketan jaio zen 1986an eta Baionako Ecole Superieure d'Art Pays Basque ikastetxean irakaslea da 2013tik. Pintura erabiltzen du bere ikerketa plastikoaren abiapuntu gisa, eskultura eta diseinuarekin zerikusia duten lengoaia eta baliabideekin gurutzatuz.
Arte Ederretako ikasketak Bilbon EHUn burutu ondoren, Moda Diseinuko graduondoa eta Pintura masterra egin zituen unibertsitate berean. Egun Baionako Ecole Superieure d'Art Pays Basque eskolan aritzen da irakasle gisa eta artista lanak uztartzen ditu.

Otsagabia, el pueblo de trashumantes que se ha quedado sin carnicería

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

BEC erromeria plaza bihurtu du En Tol Sarmientok

Diputación presenta un proyecto para acabar con «el mayor foco de atascos» de Gipuzkoa
