
Eibarrek oso gertu du mailari eustea eta horrek nabarmen lagunduko omen dio datorren denboraldirako taldea prestatzen. Hala ere, Jordi Torres Kirol Zuzendariak aurretik duen lana ez da txikia, plantillaren %80koaren kontratua ekainean amaitzen baita, Yerai Martinena barne, baina lehen urratsak ematen ari da. Duela aste batzu Laura Caminoren kontratua luzatu zuen eta gaur Patri Ojedak kamiseta gorriurdina gutxienez bete urtebetez janzten jarraituko duela iragarri du.
Ojeda (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1991) joan den udan iritsi zen taldera. Eskarmentu handiko defentsa –200 partida baino gehiago jokatu ditu elitean, batez ere Sporting Huelvan emandako zazpi denboraldietan–, berehala eskuratu zuen postu bat hasierako hamaikakoan. Izan ere, titular izan da jardunaldi guztietan, urtarrilean orkatilan min hartu zuen arte. «Klubaren eta talde teknikoaren konfiantzarekin pozik eta eskertuta» agertu da Eibarreko harrobian ere lan egiten duen jokalaria.
Ojedaren eta Laura Caminoren berritzeekin ere, bost besterik ez dira kontratua ekainaren 30etik aurrera indarrean duten jokalari armaginak. Lehen taldeko 17 futbolariena amaituko da fetxa horretan, besteak beste utzitako lau jokalariena (Eider, Mariana, Astralaga eta Monnecchi), hiru atezainena, Ane Campos, Andrea Alvarez eta Espe Pizarro golegileena, Arene Altonaga kapitainarena eta denboraldiko MVPa izaten ari den Amanirena.
Yerai Martinen etorkizunari buruzko berririk ere ez dago, oraingoz. Orain arte urtez urte berritu du entrenatzaile andoaindarrak, kasu bietan taldea oraindik helburua ziurtatu barik zegoela.

Kanta herrikoiak, Lekeitioko bizimoduaren erakusgarri bizia

Denuncian que la Ertzaintza actuó «junto a los fascistas», hiriendo a una treintena de personas

Buruz, bihotzez, oinez... eta irribarrez ospatu dute Paz de Zigandan ikastola nafarren festa

Fallece una montañera de Tutera de 27 años tras caer en el Pico de las Neveras, en Panticosa
