
Asteazken goiz honetan LABek elkarretaratzea egin du Gasteizko Lakuaren egoitzaren aurrean, «azpifinantzaketa salatzeko» eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari unibertsitate publikoa indartzeko eskatuz.
Salatu dute UPV/EHUko arazo guztiek ez dutela oinarri ekonomikoa, baina «konpondu behar diren egoera askok finantzaketarekin lotura handia» dutela gaineratu dute. «Unibertsitate publikoak finantzaketa handiagoa behar du jendartearen beharrei erantzun ahal izateko», azaldu du. Gizarte moduan «aurrea egiteko» ezinbestekoa diren pentsamendua eta eztabaida bultzatzeko bidea hori dela narbarmendu dute. Adierazi dute USLOk 2030erako markatzen duen BPGren %1etik «oso urrun» mantentzen dela EHUren finantzaketa, BPGren %0,4 ozta-ozta gainditzen baitu.
Unibertsitatean bizi duten egoera prekarioa salatu dute. Batetik ohartarazi dute arduraldi osoko irakasle baten gehienezko irakaskuntza-kresituen %75 ematen duten ordezko irakasleek nekez gainditzen dituztela 800 euroak, «egiten dituzten ezinbesteko aktibitate batzuek ez baitzaizkie ordaintzen».
«EHUko langileok ez dugu berreskuratu duela hamarkada eta erdi galdutako eroshalmena», jakinarazi dute eta 2006an sortutako osagarriak Lakuak «izoztuta mantendu» dituela gaineratu du urte horretatik. Bestalde, nabarmendu dute EHUko plantilla ez dela nahikoa jendartearen beharrei behar den moduan erantzuteko, «sail eta zerbitzu askotan langileek gehiegizko lan-karga daukate», zehaztu dute eta proposatu dute Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (TEKAZEL), irakasle eta ikertzaileak (IRI) ratioa igotzea.
Eraikin askok konponketak behar dituztela kontatu dute, «itoginak, instalazioen eta altzarien narridura…» dagoela salatu dute. «Guztiontzako lan-baldintza duinak bermatu eta unibertsitateak pairatzen dituen hainbeste arazori konpontzeko biea eman behar zaio, jendartearen zerbitzura dagoen unibertsitatea indartzeko bideak», adierazi dute amaieran.

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

Israelen «genozidioaren aldeko hautuaren» aurka manifestazio nazionala, larunbatean Donostian

Dimiten tres concejales de EH Bildu en Arratzua-Ubarrundia al no poder frenar el proyecto solar

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel
