
Altsasuko Sunsundegui-ko langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean enpresa honek etorkizuna baduela aldarrikatzeko eta, bide batez, konponbide baten bila denbora gehiegi eman dutela nabarmentzeko.
Enpresa batzordeko kide David Trebejo (UGT) eta Oskar Telletxeak (LAB) gogoratu dutenez, hilaren 22an, larunbatean, administrazio konkurtsalak enpresaren bideragarritasunari buruzko txostena aurkeztu behar du. «Ez dakigu ezer honi buruz», azpimarratu dute, horrek langileen artean ezinegona areagotzen duela gaineratuz.
Izan ere, enplegu-erregulazio espendientean (EEE) dagoeneko sei hilabete daramatzate. «Langileak langabezia gastatzen ari direla eta ondorio ekonomiko larriak suposatzen ditu honek. Familientzako drama bat da», esan dute. Azpikontrata eta hornitzaile batzuek ateak itxi behar izan dituztela gogoratu dute ere. Aurreko urteotan ere enpresak arazoak izan dituenez, langileen animoak baxu daude.
Balizko inbertsore batekin hizketan
Sunsundegui aurrera ateratzeko Belgikako inbertsore bat badagoela esan du Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak, baina langileek ez dakit ezer honi buruz. «Ez dakigu zer ari diren negoziatzen, zenbat denbora daramaten edo zergatik ez duten aurrera egiten», adierazi dute.
Prozesua luzeegia egiten ari zaiela nabarmendu dute Sunsundeguiko enpresa batzordeko eledunek. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuari, Sodenari eta administrazio konkurtsalari enpresa aurrera ateratzeko eta Sakanan enplegua bermatzeko aukerak aprobetxatzea eskatu diete.
Une hauetan 340 langile daude Sunsundeguin, baina faktoria ixten bada 500 lanpostu galduko lirateke, hornitzaileak kontuan hartuta.
Tabernak zuhurtzia eskatu du
Felix Taberna lehendakariordeak zuhurtzia eskatu du Sunsundeguin konponbidea topatu ahal izateko.
«Sunsundeguin kalterik gutxien egon daitezen bilatzen dugu. Ordezkoren topatzea posible bada, egingo dugu», adierazi du Tabernak Gobernuaren saioaren ondoko komunikabideen aurrean egin duen agerraldian.
«Ixiltasuna ona da negoziazioak ongi amaitzeko. Gauzak modu diskretoan egitea hobeago da», gaineratu du Tabernak.

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

Israelen «genozidioaren aldeko hautuaren» aurka manifestazio nazionala, larunbatean Donostian

Dimiten tres concejales de EH Bildu en Arratzua-Ubarrundia al no poder frenar el proyecto solar

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel
