
Euskotren eta Pasaiako portua lotzeko egin behar dituzten lanak direla eta 12 familia etxegabetze arriskuan daude joan den urteko urtarriletik. Elkarretaratzea egin zuten atzo Escalerrillaseko bizilagunek, etxetik alde egin dezaten demanda judizialak iritsi zaizkietela jakinarazteko.
Donostiako Herrera eta Buenavista auzoen artean dago Escalerillas izenaz ezaguna den gunea, berez, Pasaia udalerrian dagoena. Portuko Agintaritzarena da hustu nahi duten eraikina dagoen lurra eta bere garaian portuko langileei eta haien familiei alokatzeko egin zituzten etxebizitzak. Langile horietako batzuk hilda daude dagoeneko, baina haien ondorengoek etxeotan bizitzen jarraitu dute.
Orain, Euskotrenen errailak portura arte eramateko erabili nahi dute lursaila, merkantziak kargatzea eta deskargatzea errazteko; bizilagunen aburuz, «Portuko enpresarien mesederako». Bertan bizi diren familiek, ordea, bizitoki alternatiba bat eskaintzen ez zaien artean bertatik alde egiteari uko egin diote.
Atzoko elkarretaratzean salatu zuten «alternatiba errealik gabe» jarraitzen dutela eta Pasaiako Portuko Agintaritzak alokairuen titularrak ez diren bizilagunei demanda judiziala aurkeztu diela. Alde egiteko asmorik ez daukatela ikusita, «enpresari zein politikariek ofentsiba gogortu» dutela adierazi zuten, obrei lehenbailehen ekiteko.
Halaber, jakitera eman zuten demandaz beraz gain portuak «presio mekanismo desberdinak» jarri dituela martxan. Izan ere, alokairuen titularrak diren bizilagunei beste etxebizitza batzuetara aldatzea proposatu die Portuaren Agintaritzak, haren jabetzakoak diren beste etxe batzuetara, hain zuzen ere.
Gainera, aukera hori onartu ezean etxebizitzaren titulartasuna kentzearekin mehatxatu dituzte, bizilagunek salatu dutenez. «Miseriazkoa» iruditzen zaie eskainitako alternatiba, bizilagunen gutxiengoari besterik ez diolako eragiten, besteak beste. Horrez gain, eskaini dizkieten etxe horietan familiak bizi dira, gaur egun, hau da, bertan bizi den jendea bota beharko lukete Escalerillaseko bizilagunak sartu daitezen.
Horren aurrean, «bizilagun guztiontzako aterabide erreala» eskatu dute, inor etxe gabe uztea eragingo ez duena. Era berean, Pasaiako Udaleko alderdi politiko guztiekiko kritiko azaldu dira, osoko bilkuran aurkeztutako etxegabetzearen aurkako mozioaren aurka bozkatu zutela eta.

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel

Tres incendios en pocas horas, avivados por el viento: Jaizkibel, Ortuella y Orokieta

Desalojo de migrantes sin vivienda en Donostia tras el señalamiento del PP en redes
