
Unibertsitatean, Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan zabaldu du grebarako deia ostegun honetan Ikama ikasle antolakundeak «faxismoaren gorakadari aurre egiteko eta euskal hezkuntza sistema propioaren beharra» aldarrikatzeko.
GAUR GREBA EGUNA DA⚠️
— Ikama (@IkasleriaMartxa) March 20, 2025
Piketeak egiten aritu gara goizean zehar. Laster mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ikasle antolakuntzaz, hezkuntza iraultzera goaz! #M20IkasleGreba pic.twitter.com/HJAFWiysSZ
Goizean piketeak izan dira hainbat zentroetan eta 12.00etan izango dira manifestazio nagusiak: Bilbon Jesusen Bihotzetik; Donostian Bulebarretik, Gasteizen Elurretatik eta Iruñean Hezkuntza departamentutik.
«Agertoki zail honetan, euskal ikasleriari hau borrokatzea dagokigu, borroka feminista, euskararen aldeko borroka eta balore independentistak aldarrikatuz», aurreratu dute.
Iruñeko mobilizazioan Markel Yoldi Ikamako militanteak adierazi duenez, «Euskal Herriaren independentziak, hau da, gaur egun Estatu espainiar eta frantsesak jasaten ari garen zapalkuntzarekin amaitzeak, gure interes eta beharrei erantzungo dien estatu eta hezkuntza sistema propioa sortzeko aukera emango luke».
Mobilizazioan irakurritako mezuan honako hau nabarmentzen da: «Euskal Herria estaturik gabeko nazio zapaldua da, Espainiar eta Frantziar estatuen menpe dagoelarik. Gure herriak jasandako asimilazioaren ondorioz, erabakitzeko eskubidea ukatu zaigu, gure herriaren nortasuna, kultura, memoria zein gure hizkuntza kolokan jarriz. Horrek eragin zuzena du hezkuntzan. Espainiar zein frantziar estatuek gidatutako hezkuntza sistemek aspaldi jo dute goia. Parisen eta Madrilen ezartazen diren Curriculumak inposatzen dizkigute, eta ez dira Euskal Herriaren eta euskal ikasleon beharrak kontuan hartzen».
«Sistemaren mesedera jarduten dute, eta sistema kapitalista zisheteropatriarkala betikotu besterik ez dute egiten. Horiek dira hain zuzen ere gure zapalkuntzen erantzule: ezer aldatu nahi ez duten estatu unitario zapaltzaileak. Baina guk argi daukagu behar dugun hezkuntza lortzeko ezinbestekoa dugula independentzia eskuratzea, hortik etorriko baita gure hezkuntza sistema propioaren eraikuntza», erantsi dute.
Palestinak jasaten duen genozidioa salatzeaz gain, faxismo eta «idea erreakzionarioen gorakadari» aipamena egin diote Ikamako gazteek: «Mundu mailan gertatzen ari da, bai, eta baita Euskal Herrian ere. Arrazakeria edozein txokotan dagoela ikusi dugu, eta gazteon artean, ikasleon artean, agerikoa da diskurtso matxistak, transfoboak, homofoboak zabaltzen ari direla, zer esanik ez mutil gazteen artean».
«Euskararen kontrako erasoak ere bizi ditugu nonahi, eta hezkuntzan lehendik zeuden hutsuneak areagotzen ari dira. Honen aurrean, guk borroka antifaxistari ekingo diogu. Faxistei ateak itxiko dizkiogula oihukatu dugu Leioa eta Gasteizko kanpusetan, erasorik onartuko ez dugula eta protokolo eraginkorrak exigitzen ditugula esan dugu hainbat ikasketxetan, eta Euskal Herri osoan goitik beherako hezkuntza euskalduna behar dugula aldarrikatu dugu behin eta berriro», berretsi dute.

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Fallece una joven de 15 años y otra persona de 21 resulta herida en un accidente en Getaria

Gazte Asanblada de Burlata anuncia un acuerdo con el Ayuntamiento para el nuevo Gaztetxe

Rescatados 13 excursionistas sorprendidos por la marea en el flysch de Zumaia
