
Jendetza bildu da ostiral honetan Bilbon eta Gasteizen Arrazakeriaren aurkako nazioarteko Egunaren harira antolatutako manifestazioetan.
Bizkaiko hiriburuan ehunka lagunek parte hartu dute Arrazakeriaren Aurkako 21M Asanbladak deitutako mobilizazioan. Jesusen Bihotzetik atera da, udaletxeraino.
Dozenaka pertsona migratu eta arrazializatuk irekitako manifestazioan hainbat eslogan oihukatu dira, hala nola «Arrazismoa eta kapitala, aliantza koloniala» edo «Inor ez da ilegala».
Halaber, bertan izan direnek adierazi dute arrazakeriari buruz ezin dela eztabaidatu, arrazismoaren kontra borrokatu egiten dela ohartarazi dute.
Bilboko 21M Arrazakeriaren Aurkako Asanbladak Euskal Herriaren «historia koloniala» gaitzetsi du eta «iragan esklabista eta koloniala berrikusteko» eskatu die erakundeei, «egungo sistema supremazistaren konfigurazioan eta sostenguan izan duten zereginaren erantzule egin daitezen».
Era berean, asanbladak migratzaile guztiak erroldatzea eskatu du.«Salgaien zirkulazio askea lehenesten da, baina pertsonen zirkulazio askea kriminalizatzen da», kritikatu du nazioartean lan egiten duten euskal enpresek jatorrizko herrialdeetako biztanleak «espoliatzen eta lekualdatzen» dituztela salatuz.
«Gure utopia bere sistema esklabista eta kolonialarekin amaitzea da eta izango da. Gure herrien askatasunaren eta autodeterminazioaren alde, kolonialismoari sua!», gaineratu du.
«Arrazakeria instituzionala»
Bestalde, ELAk «kezka» agertu du «migrazio politikan migratzaileak kriminalizatzeko eta estigmatizatzeko hartzen ari diren neurriengatik», hala nola EBko mugetatik kanpo ezarri nahi diren atxilotze zentroengatik.
ELAk «arrazakeria instituzionala» kritikatu du, «gizartearen estamentu guztiei eragiten dielako, erroldatzeko eskubideari, etxebizitza eskuratzeko eskubideari edo hezkuntzari».

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel

Tres incendios en pocas horas, avivados por el viento: Jaizkibel, Ortuella y Orokieta

«Hay que disfrutar de los glaciares del Pirineo mientras se pueda, no les queda mucho»

Desalojo de migrantes sin vivienda en Donostia tras el señalamiento del PP en redes
