
Alde Zaharreko Bihotzean Auzo Elkartea, arkitekto eta ondare adituekin batera, Bilboko Santiago Katedralaren atzekaldeko fatxadaren zaharberritze planaren aurka agertu dira. Ondasun publikoaren merkantilizazioa salatu dute, aurrera eramaten ari den proeiktuaren baitan, besteak beste, izozki denda berri baten eraikuntza dagoela ohartaraziz.
«Kapital pribatuaren onurarako diru publikoa xahutuko duen proiektua da hau. Honek, gainera, gure kaleak are gehiago tentsionatuko ditu, terrazaz zein tur turistikoz jada beteta daudenak. Benetan hori al da auzoak behar duena? Enegarren izozki denda? Enegarren terraza?», galdetu zuten auzokideek.
Egoera horren aurrean, Bihotzean elkarteak, Iñaki Uriarte arkitektoarekin batera, ondare-delituagatik salaketa jarri du. Izan ere, prentsaurrekoan Uriartek azaldu zuenez, katedrala legez babestuta dago eta edozein esku-hartzek bere osotasun historiko eta arkitektonikoa errespetatu egin behar du.
Salaketaz gain, beste ekintza batzuk prestatzen ari dira «ondarea berreskuratzeko eta auzoan kulturaren eta bizitzaren merkantilizazioaren dinamika hau geldiarazteko». Beste instantzia eskudun batzuen aurrean salaketa gehiago aurkeztuko dituzte eta mahai-inguru eta eztabaida publikoa antolatuko dute.
«Ezin dugu onartu gure ondarea onura pribaturako aitzakia soil bihurtzea. Ez dugu onartuko gure herriaren historia eta artea kontsumo erakusleiho bihurtzea. Hau ez da kasu isolatu bat, joera kezkagarri baten parte da, non publikoa desegin eta preziorik onenean saltzen den. Gardentasuna, gure auzoarekiko errespetua eta komunitatearen zerbitzura egongo den zaharberritzea eskatzen dugu, ez onura pribatuarena», azaldu zuten.

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
Otegi llama desde el Parlamento europeo a «alejarse de la deriva autoritaria y militarista»

La línea de alta tensión de Forestalia que cruza Zaragoza, Nafarroa y Araba se da por muerta

Fíjate bien la próxima vez que te montes
