
Ostiral goiz honetan elkarretaratzea egin dute ELA, LAB eta Euskalgintzako Kontseiluak Bizkaiko Aldundiaren parean, bertako langileekin batera. Administrazioaren euskalduntzean «atzerapausorik» ez emateko aldarrikatu dute.
Azken hilabeteetako euskararen aurkako oldarraldi judizialaren testuinguruan kokatzen dute sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiarekin izandako azken bilera ere. «Otsailaren 20ko negoziazio mahaian Bizkaiko Aldundiak jakinarazi zigun aurrerantzean Lan Eskaintza Publikoetan eskainiko diren plazen erdiek baino ez dutela izango derrigortasun data indarrean, eta horrela, beste erdia euskaraz lan egiteko gai ez diren langileek bete ahal izango dituzte», jakinarazi dute.
Erabakia eman eta gutxira, «gauzatu» egin dutela salatu dute. Batetik sortutako plaza berrietan, eta bestetik, hainbat plazetan ere derrigostasun data berrikusi eta atzeratu egin dutelako. «Orain arte botere judizialaren epai batzuk izan dira, baina erabaki honekin arduradun politikoek hizkuntza politikan norabidea aldatu eta euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen kontrako bide errazena hartu dute», salatu dute.
Eta ondorioz, orain artean Aldundian herritarren hizkuntza eskubideak urratu direla jasotzen bazen, hemendik aurrera euskaraz ez dakiten langile gehiago hartuz «arreta euskaraz bermatzea are zailagoa» izango dela adierazi dute,
Arduradun politikoak «hausnarketa egitera» deitu dituzte, «herritarron hizkuntza eskubideak behingoz bermatzeko neurriak lehenbailehen hartu behar dituzte, euskararen normalizazioan ezin dugu atzerapauso gehiago onartu».
Donostian ere elkarretaratzea
Bestalde, pasa den astean administrazio publikoan «euskararen normalizazioa atzera egitea bilatzen duten bi sententzia» eman zituen jakitera Lakuak Kontseiluaren arabera, eta elkarretaratzea egin dute hori salatzeko. Sententzia horiek Lakuak dietutako bitarteko udal-idazkarien lan-poltsaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko 100dik gora administrari-teknikariren egonkontze-prozesuaren hizkuntza-eskakizunak baliogabetzen dituzte.
Gipuzkoako Aldundiari erabaki horren aurka helegitea jar dezan babesa adierazi diote LAB, ELA eta Euskalgintzaren Kontseiluak.

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel

«Hay que disfrutar de los glaciares del Pirineo mientras se pueda, no les queda mucho»

Desalojo de migrantes sin vivienda en Donostia tras el señalamiento del PP en redes

El presidente de Kutxabank contrapone educar en euskara y captar talento: «Es limitante»
