
Ehun bat pertsona bildu dira ostiral arratsaldean, Mungiako frontoiaren aurrean, Innpalako palistekin bat egiteko. Hauek grebara jo dute enpresarekin duten aferaren harira. Izan ere, palistak ordezkatzen dituen ELA sindikatuak ostegunean jakitera eman zuenez, «pilotariek greba egingo dute Ibai Perez eta Iker Gordon lankideen kaleratzeen ondoren».
Josu Urkijo intendenteak eta Dan Necol palistak, Innpala enpresaren ardura hartu berri duten bi pertsonek, alegia, ez ei zieten «ezer berririk» eskaini pilotariei azken bileran; are, ELA sindikatua «kanpoan» uzteko eskatu omen zieten palistei «elkarrekiko konfiantza» keinu gisa. Eskaera horri ezetz esan zieten pilotariek eta, bada, ostiral honetako greba deialdia aurrera eramatea deliberatu zuten.
Duela astebete, pasa den den ostiralean, hain zuzen, iragarri zuten Innpalan grebara joko zutela Dan Necol ez beste palista guztiek. Agerraldi horretan, palistek, besteak beste bi eskakizun nagusi egin zituzten: batetik, lan hitzarmen berria negoziatzea; eta, bestetik, lizitazio berri bat egon arte pilotaririk ez kaleratzea, eta indarrean dauden kontratu guztiak berritzea.
Eskaera guztiak gaurko elkarretaratzean gogoratu dituzte eta amaieran eskerrak eman dizkiete bertara gerturatutako guztiei: «Jendearen babesa ezinbestekoa da, ez genuen nahi momentu honetara iritsi, baina irtenbide bakarra da. Txapelketa garrantzitsuena da hau, ez dugu erantzunik jaso orain arte eta grebara jo behar dugu. Espero dugu hurrengo astean erantzunen bat egotea (asteazken goizean daukate bilera)», adierazi dute.
Mungiako pilotaleku aurrean gerturatutako pertsonen artean, 'La afición con los palistas - Sí renovación contratos, Sí mejora de condiciones' irakurri zitekeen kartela erakutsi dute. Dimisioa eskatu du zaleren batek eta Jose Ramon Garai enpresariaren aurkako oihuak ere entzun dira.

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel

Tres incendios en pocas horas, avivados por el viento: Jaizkibel, Ortuella y Orokieta

«Hay que disfrutar de los glaciares del Pirineo mientras se pueda, no les queda mucho»

Desalojo de migrantes sin vivienda en Donostia tras el señalamiento del PP en redes
