
Poesialdia jaialdiaren baitan aurkeztu dute ostiral honetan VIII. Donostia Kultura Poesia Saria, Sara Uribe-Etxeberria zumaiarraren ‘Kuntzak eta kerak’ obrak eskuratu duena.
Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipik osatutako epaimahaiak balioan jarri du liburuak «mundu eta atmosfera propioa» dituela, «poesia eta zientziaren arteko bidegurutze antzeko bat», eta lanak dituen «lirika landua, irudiz eta hausnarketa iradokitzailez betea», ere goraipatu du.
Uribe-Etxeberriak darabilen hizkuntza eta askotariko erreferentziak erabiltzea ere baloratu dute, «urrunekoak zein gertukoak», eta, tematika aldetik, liburuan zehar poesiaren gaineko hausnarketak, belaunaldiari dagozkionak, minaren ingurukoak, kezka sozialak eta giza izatearen gaineko gogoetak biltzen dituela adierazi dute. Poemak osatzerako orduan autoreak originaltasuna bilatu nahi izan duela ere jarri dute balioan epaimahaikideek.
Edizio honetan maila «oso altuko» lanak jaso dituztela ere esan dute. «Irabazle bat hautatu da, baina gertu egon da beste obra bat: ‘Limoi ura zaurietan’», egin dute aipamena.
Saridunak Imanol Larrinaga margolariaren akuarela bat eta 1000 euro jaso ditu, eta bere lana Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du.

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
Otegi llama desde el Parlamento europeo a «alejarse de la deriva autoritaria y militarista»

La línea de alta tensión de Forestalia que cruza Zaragoza, Nafarroa y Araba se da por muerta

Fíjate bien la próxima vez que te montes
