
KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak ekintza «ezbiolento zuzena» burutu du gaur BBVAren Kale Nagusiko egoitzaren aurrean, atzo bankuak akziodunen batzarrean iragarri zuen mozkin errekorra salatzeko. Izan ere, salatu dutenez, gerraren industria finantzatzetik eskuratu dituzte irabaziok. Halaber, deitoratu nahi izan dute espainiar Estatuko finantza sistemak Palestinako genozidioan zein Ukraniako, Yemengo, Sudaneko eta beste hainbat tokitako gerratan duen inplikazioa.
Talde antimilitaristak azpimarratu duenez, azken urteetan BBVAk 1.639,60 milioi euro baino gehiago erabili ditu armagintza sustatzeko eta, besteak beste, arma nuklearrak egiteko inbertsioak egin ditu. Horregatik, eta «BBVAren irabaziak odolez zikinduta eta gorpu kopuru handi baten gainean» daudela islatzeko, BBVAko exekutibo bat irudikatu dute hildako gorpuen mendi baten gainean, «gerraren kulturak eta haren finantzaketak dakartzan ondorioen sinbolo». Bien bitartean, beste ekintzaile batzuek «BBVAaren irabaziak odolez blai» eta «#LaGuerraEmpiezaAqui» leloak zituen pankartari eutsi diote.
Ekintza sinboliko horrekin, BBVAk General Dymamics, Leonardo, Indra, Airbus, Aecom, Honeywel, Navantia edo Maxam finantzatu dituela salatu dute aktibistek, «hegazkin militarrak, tankeak, urpekoak, misilak, munizioak eta arma nuklearrak ekoizten dituzten enpresak», hain zuzen ere.
Era berean, nabarmendu dute banku ugarik parte hartzen dutela armagintza industriaren finantzaketan, egungo berrarmatzea aprobetxatuz. Hala ere, alternatibak egon badaudela azpimarratu dute, hala nola, «banka etikoa eta eragozpen fiskala, Estatuak gerraren finantzaketan duen inplikazioa salatzea ahalbidetzen dutenak».

«Ganas, paciencia y un poco de mano», receta para ser un constructor naval a pequeña escala

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona
