
Euskotrenek enpresa publiko horretan lan egiteko B1 hizkuntza eskakizuna nahikoa izatea planteatu duela salatu du ELAk. Orain arte B2 eskatzen zen. Sindikatu honen arabera, «guztiz onartezina da, ez litzatekeelako beharrezkoa izango euskara nahikoa jakitea langileek zerbitzua euskaraz emateko eta euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeko».
Euskotrenek enpresa batzordeari aurkeztu berri dion euskara errekerimenduei buruzko dokumentuan agertzen da asmo hau, ELAk ohar batean zehaztu duenez.
2024ko irailean UGTk Euskotreneko egonkortze prozesu batean euskara eskatzeagatik salaketa jarri zuen epaitegietan.
2013tik euskararen gutxieneko baldintza B2 izan dela gogoratu du ELAk. «Euskaldunek oraindik euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea bermatuta ez duten une honetan, sindikatuak oso larritzat jo du Euskotrenek atzera egitea dakarren proposamen bat egin izana, are gehiago jakinda enpresak euskarekiko konpromisoa jasota duela konpromiso sozial korporatiboen artean».
Gai honek sor dezakeen gatazka dela eta, enpresak hitzarmen kolektibotik kanpo negoziatu nahi duela euskararen eskakizuna murrizteko proposamena salatu du ELAk.
Sindikatu honek ezinbestekotzat jo du euskararen baldintzei buruzko eztabaida lehen lerroan jartzea eta hitzarmenaren negoziazioan sartzea.
ELAk ziurtatu du ez duela onartuko euskara bigarren mailako eztabaida izatea, ezta euskararen normalizazioan eta administrazio publikoen euskalduntzean atzerapausorik ekarriko duen proposamenik ere. Ildo honetan, presioa egiteko beste eragileekin harremanetan jarriko dela gaineratu du.

¿Chocolate caliente o frío? Factores clave para entender la volatilidad del precio del cacao

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
