
Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eskakizuna jaitsi du bere Enplegu Eskaintza Publikoetan. Ager Izagirre Administrazio Publikoko diputatuak Batzar Nagusietako kontrol saioan azaldu duenez, segurtasun juridikoa bermatzeko hartu dute neurri hori, baita Diputazioko langileak egonkortzeko hurrengo prozesuetan «ziurgabetasunik» egon ez dadin ere.
«Neurri puntuala da, helegitea jarri diogun epaia irmoa izan bitartekoa. Behin-behinekoa da eta lanpostu gutxi batzuei eragiten die», desenkusatu da.
Gaineratu duenez, plaza bat lortzen duten langileek euskara jakitea «kontrolatuko du» Foru Aldundiak. Ildo horretatik, defendatu du Aldundiak beti segurtatu izan duela herritarrek foru administrazioarekin euskaraz harremantzeko aukera izatea eta plantilla «egonkortzeko» konpromisoari eusten diola.
Horrekin batera, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak kritikatu ditu, «ez baitira auziaren muinean sartzen eta bi hizkuntza ofizialak dakizkitenek meritu eta gaitasun handiagoa baitute posturako hizkuntza bakarra dakienak baino».
«Atzera bueltarik gabe»
Rakel Goñi EH Bilduko batzarkideak, ordea, salatu du Aldundiak «atzera» egin duela euskararen normalizazioan, sententziak irmoak izan arte «beharrezkoa ez zen» erabaki bat hartuta. «Ondorioek ez dute atzera bueltarik izango, hondamena izan daiteke», ohartarazi du. EEP gaindituko duten pertsona batzuek ez dutelako euskara jakingo eta 45 urte betetzera iritsita «ez dutelako bizi osoan euskara profila frogatu beharrik izango», gaitzetsi du.
Goñiren iritziz, Aldundiari «adorea falta» izan zaio.
Hain justu, joan den ostiralean elkarretaratzeak egin zituzten ELA, LAB eta Euskalgintzako Kontseiluak Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien aurrean, euskararen normalizazioan «atzerapausorik ez emateko» exijitzeko. Gipuzkoan ere hizkuntza eskakizunak baliogabetu dituzten sententziak egon direla salatu zuten, bai Aldundian eta bai udaletako idazkarien lan poltsetan.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea

Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad
