
Palista profesionalek greban jarraitzea erabaki dute asteazken honetan Innpala enpresako arduradun diren Dan Necol eta Josu Urkijorekin batzartu ostean. dute. Ezin izan dute akordiorik erdietsi eta ondorioz ez da jokatuko Urrezko Pala Pro txapelketako seigarren jardunaldirik, berau ostiral honetarako aurreikusita egon arren.
Horrez gain, adierazi dute akordiorik izatekotan, palisten kolektiboak onartzeko moduko hitzarmen bat nahi dutela, eta ez, Innpalako buruek esanda legez, pilotari bakoitzarekin hitz eginez eta sinatuz. Nolanahi, palisten kolektiboak negoziatzeko prest azaldu du bere burua, baina beti ere «elkarrekin eta bat eginda» jarraituko dutela ziurtatuz.
Izan ere, Innpalak ez du bermatu egun batzuk barru kontratuak amaitzen zaizkien palisten egoera konponduko dutenik; hau da, ez diete bermatu kontratua berrituko dietenik ez Ibai Perezi, ez Iker Gordoni, ezta Esteban Gaubekari ere. Horixe da palistek greba bertan behera uzteko egiten duten aurreneko eskaria.
Hain zuzen, Ibai Perezen kontratua igande honetan, hilaren 30ean amaituko da, eta enpresak ez du berritu nahi. Iker Gordoni apirilaren 1ean bukatuko zaio kontratua, eta Esteban Gaubekari apirilaren erdialdean amaituko zaio Innpalarekin duen lotura.
Zentzu horretan, inor ere ez Ibai Perez baino interesatuagorik egoera gatazkatsu honek aurrera egin dezan. «Ez da lehenengo aldia enpresak nirekin horrela jokatzen duela. Gainerako pilotariak nire alde daude, baina enpresaren aldetik ez dago inolako borondate onezko keinurik. Berriz ere ganoraz ezer prestatu gabe etorri dira bilerara. Atzo –asteartean– Mungiako torneoa bertan behera geratzeko arriskuan dagoela aditzera emanez komunikatua atera zuten eta atzera egin behar izan zuten sindikatuak ohar horretan esaten zutena legez kanpokoa izan zitekeela esan ostean», azaldu du atzelari bizkaitarrak.
Bere aldetik, Innpalako buruetakoa den Josu Urkijok pilotarien «jarrera inposatzailea» deitoratu du. «Hitzarmen kolektiboari begira proposamen batekin azaldu gara gu, baina kontratua amaitzera doakien pilotariei berau berritu ezik, negoziatzeko ezer ere ez dagoela esan digute», azaldu du, datorren asteazkenean berriz ere bilduko direla aurreratuz.
Innpalaren jabe aldaketa
Otsailaren 28an, Innpalak jakinarazi zuen pala profesionala kudeatzeari utziko ziola eta ez zuela parte hartuko Bizkaia Pilotalekuaren hurrengo lizitazioan.
Aste batzuk geroago, martxoaren 18an, enpresak deitutako bileran, ordura arte Innpalaren jabea zen Jose Ramon Garaik palistei komunikatu zien Dan Necolek eta Josu Urkijok eskuratu zutela enpresaren partaidetzarekin.
Martxoaren 20an, Innpalaren jabe berriak jokalariekin bildu ziren arren, ez zen akordiorik lortu eta palistek greba egin zuten martxoaren 21ean. Egun batzuek geroago, gauzek bere horretan jarraitzen dute.
Esan bezala, datorren asteazkenean berriz ere biltzekoak omen dira, baina Ibai Perezek honako gogoeta hau bota du. «Aspalditik nahi du enpresak ni paretik kentzea, baina koadroko pilotariek nirekin jarraitu nahi dute. Nik uste badela sasoia Jose Ramon Garaik bi hauek –Necol eta Urkijo– albo batera laga ditzala. Palari oztopoak jartzen ari zaizkie eta ez diete inolako mesederik egiten», berretsi du Sestaoko pilotariak.
Palistek aditzera eman dutenez, Innpalak esan die ez dutela Ibai Perezen kontraturik berrituko, eta jokalariek uste dute ez dagoela hori egiteko kirol arloko arrazoirik. «Koadroko atzelari onenetakoa da Ibai», ziurtatu du Iñaki Urrutiak.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)