
«Inor ez da ilegala» pankartei eutsiz, eta «utzarazte arrazista gutxiago, udal baliabide gehiago» leloarekin batu dira Kaleko Afari Solidarioak eta Hiritarron Harrera Sarea ostegun honetan Donostiako udaletxearen aurrean. Lagun ugari bildu da elkarretaratzean, eta guztien izenean Garazi Montuschik hartu du hitza. Duela urtebete baino gehiagotik gertatzen ari diren arrazakeria ekintzak gaitzetsi ditu.
«Borja Corominas PPko zinegotziak bultzatutako ekintzak dira, gorrotoa sustatzen duten beste gizarte eragile batzuekin batera. Kanpaina bat egiten ari dira magrebtarren kolektiboa zuzenean segurtasun ezarekin eta delinkuentziarekin erlazionatzeko», agertu du.
Kanpaina horren baitan kokatu du Udalak Egia auzoan afari solidarioak legez kanpo utzi izana. Baita udaltzain batzuek kanpin-dendak zartatzea eta mutil horien ondasun pizarrak suntsitzea ere. Eta «gazte donostiarrak lokalizatu eta jipoitzera bultzatzea». Ezaugarri horietako azken ekintza aterpea izateko etxola batzuk eraiki zituzten hainbat mutil horietatik ateraraztea izan da.
Azken egunetan hamaika gazte Manteo ingurutik atera dituztela gaitzetsi dute, aurrez abisurik eman gabe, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Polizia espainiarrak batera. Hainbat etxola txikitu eta gauzak ebatsi dizkietela erran dute. «Tartean auzoan inolako arazorik sortu gabe gizarteratze prozesuan dauden gazteak. Urgulleko udal espazio abandonatu batean zeuden hiru gazteren kasuan, Udalak berak salatu zituen». Ondorioz, «auzitegi batean aurrean agertu behar izan zuten eta isun batera kondenatu eta aurrekariak ezarri zizkieten, ondoren etxoletatik aterarazteko».
«Gure gazteak dira»
Montuschik azpimarratu duenez, badirudi gazte hauek ez ditugula geuretzat hartzen. «Azal koloreagatik da? Jatorriagatik? Pobre izateagatik?», hausnartu du, eta ozen aldarrikatu du «gure gazteak» ere badirela.
Kaleko Afari Solidarioak elkarteak eta Hiritarron Harrera Sareak Udalari exijitu diote gazteen jazarpena eten dezala, «non babestu ez dutenez, kanpin-dendetan edo antzekoetan jartzen baitira, ahal duten lekuan. Ez ditzatela beren gauzak lapurtu, ezta dendak txikitu ere». Horren ordez, «aintzat har dezatela boluntarioen lana eta irtenbideak bilatzeko elkarrizketari ekin diezaiotela».
«Ez gaituzte ordezkatzen»
Donostiako Udalaren «deriba erasokor eta arrazista» salatu dute, «modu arbitrarioan, gurekin bizi diren pertsonen eskubide oinarrizkoenak zapaltzen» ari baita. «Gure erabateko gaitzespena ordezkatzen ez gaituzten eta gure gain hartzen ez ditugun ekintza krudel hauen aurrean. Ez gure izenean. Eskubideak, guztionak ez badira, ez dira eskubideak», nabarmendu dute.
Aitortu dute «ulertezina» egiten zaiela zein gogor tratatzen diren hain justu ere egoera okerragoan daudenak, kalean errefuxiatzera behartuta daudenak, «ahal duten eran, haiei emateko gai garen baliabide urriekin».
Oroitu dute ez daudela kale egoeran nahi dutelako, baizik eta «hori delako hirian lehen hilabete luzeetan eskaintzen zaien aukera bakarra». Udal aterpetxeak hiru hilabetero bost gau bakarrik eskaintze ditu. La Sirena neguko aterpetxea, ehun plazakoa, hutsik egon da azarotik martxora. Salatu dute ez dela onargarria plazak hutsik egotea Udalaren motibazio politikoengatik.
Irudika dezakegu beren errealitatea?
Gazte hauen lekuan jartzera gonbidatu gaitu Garazi Montuschik udaletxean bildutako lagunak: «Bide luzea egin dute hona iristeko. Batzuk pateran, besteak kamioietan ezkutatuta, beste batzuk Istanbulera hegazkina hartu eta oinez etorri dira honaino, urtebete baino gehiagoz arriskuak saihestuz. Hemen beste urte bat edo gutxienez bi zain dituzte kalean bizitzen, ezer gabe», adierazi du.
Erantsi duenez, gazte hauek beraientzat eta beren familientzat etorkizun baten bila heldu dira gure lurraldera, eta kale egoeran aurkitu dute beren burua.
«Guztiak gaztelaniazko klaseetara eta ikastaro profesionaletara joaten dira. Ez dira gaizkileak, beste edozeinek bezala etorkizuna landu nahi duten pertsonak baino ez», baieztatu du.
Batzuek, beren ahaleginarekin, «asentamendu baketsuak eta diskretuak sortu dituzte, herritarren bistatik aparte. Udaltzaingoak normalki eta aldizka kontrolatzen ditu, eta ez da gatazkarik izan».
Etxola apalak dira, segurtasuna eta gutxieneko intimatea ematen dien etxea, bizitza ahalik eta duinenean egiteko aukera, agertu du Kaleko Afari Solidarioen ordezkariak.
Enpatiarik gabe
Agintarien «enpatia apurra eta bihotz gogorra» kritikatu, eta utzarazte hauek onartezinak direla garbi utzi dute. «Benetan, ez dugu ulertzen. Instituzioak ez badira gai gazte horientzat guztientzat beharrezkoak diren baliabideak emateko, zergatik suntsitu gazteok eta boluntarioek elkarrekin egin dugun lana?».
Bestalde, gure gazteei zein balio erakutsi nahi dizkiegun egin du gogoeta. «Desberdinarekiko gorrotoa? Edo desberdina dena onartu eta gizarte plural eta zoriontsuagoa izatea?».

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Fallece una joven de 15 años y otra persona de 21 resulta herida en un accidente en Getaria

Gazte Asanblada de Burlata anuncia un acuerdo con el Ayuntamiento para el nuevo Gaztetxe
