
Pablo Hernando gasteiztarraren ‘Una Ballena’ film luzea iritsi da. Señor & Señora eta Sayaka Producciones euskal ekoiztetxeak elkarlanean sortutako pelikula da, Leire Apellaniz eta Nahikari Ipiña buru direla, eta lantaldean hainbat euskal izen ere ageri dira: Pablo Hernando zuzendaria bera, Kepa Errasti, Iñake Irastorza eta Ramon Barea aktoreak, Xanti Salvador soinu teknikaria edota Izaskun Gonzalez (Rrucculla) musika konposatzailea besteak beste.
Sei astez, Bilbon eta inguruetan grabatu dute eta, zuzendari eta gidoilariak nabarmendu duenez, «Euskal Herriko klima euritsua ezin hobeto egokitzen da filmean bilatzen den tonu eta atmosferara».
Fantasiazko eta misteriozko ‘euskal noir’ honetan, Ingrid Garcia-Jonssonek soldatapeko hiltzaile baten rola jokatuko du. Infiltratu eta arrastorik utzi gabe desagertzeko duen gaitasunak soldatapeko hiltzaile gupidagabe batean bihurtu dute. Gainera, naturaz gaindiko trebetasunak ditu. Argumentuak bi ‘munduren’ arteko ertzean dagoen pertsonaia baten barne gatazkekin jolastuko du.
Pertsonaia misteriotsu horren prestakuntza prozesuari buruz galdetuz, honakoa aipatu du Ingrid García-Jonssonek «Soldatapeko hiltzaileei buruzko film asko ikusi ditugu, baina beste kopia batzuen kopiak dira. Beste pertsonaietan ikusitako gauza bera errepikatzeak ñabardurak galtzea zekarren, beraz pertsonaia nire barnetik sortu dut».
Filmean zehar hainbat erreferentzia zinematografiko antzeman daitezke, argiena akaso ‘Le Samouraï’ (1967 ) izan liteke. Film horren zuzendaria Jean-Pierre Melville da; ‘Una Ballena’ filmean Ramon Barearen pertsonaiak duen ezizen berbera, Melville. Gainera, zinema zuzendariaren benetako izena Jean Pierre Grumbach da, baina Jean-Pierre Melville ezizena aukeratu zuen ‘Moby Dick’-en egilearen omenez (Herman Melville). Hor bigarren lotura, imajinatu dezakezuen moduan ‘La Ballena’ pelikulan balearen figura oso garrantzitsua baita. Ekoizleen hitzetan, «Nicolas Winding Refnek zuzendutako ‘Le samurai’ baten itxura du».
Bitxikeria moduan, Estatu espainiarrean ‘Green Film’ ziurtagiria lortzen duen fikziozko lehen film luzea da; filmaketa jasangarria burutu duten eta ingurumenarekin konprometitua dauden izenburuei ematen zaien Europako zigilu berdea da.

«Pantierno», «castellano», «adaburu xarra»... así se insultaba en la Nafarroa del XVI y XVII

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)

Un robot humanoide chino corre una «Behobia» en 2 horas y 40 minutos
