Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Frida Kahloren haurtzaroa eta bere mundu onirikoa, euskaraz

'KAIXO FRIDA' ('HOLA FRIDA')
Kanada, 2024. 82'. Zuzend.: Karine Vézina, André Kadi. Gidoia: Karine Vézina, André Kadi, Sophie Faucher. Musika:Laetitia Pansanel-Garric. Animazioa: Karine Vézina.

'Kaixo frida' filmeko eszena bat
'Kaixo frida' filmeko eszena bat (Dandelooo Cinéma)

'Kaixo Frida' ('Hola Frida') Frida Kahloren haurtzaroa eta bere mundu onirikoa imajinatzen dituen animaziozko lana.

Kanada eta Estatu frantzesaren arteko ekoizpena da, Cara Carmina mexikarrak ilustratutako liburu-sortaren egokitzapena, eta hamar bat zinema-jaialditan egon ondoren, gaur iritsiko da zinema aretoetara, euskaraz bikoiztua.

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa azalduko du. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.