Plano sekuentziaren afera
'Adolescence' telesailaren estreinaldiak plano sekuentzien erabileraren inguruko eztabaida interesgarria piztu du. Baliabide hori ekarpen artistiko esanguratsua izan badaiteke ere, sustapen-helburuetarako soilik erabiliz gero, beste gabezia narratibo edo formal batzuk disimulatzeko ere balio dezake, eta hori tranpatia da.
Plano sekuentzia bat egoteak, berez, ez du ikus-entzunezko lan baten kalitatea handitzen; baliabidea nola integratzen den eta nola laguntzen duen historiaren garapenean, hori da garrantzitsuena. Zentzu horretan, kontakizunaren beharren menpe egon behar du, eta ez birtuosismo teknikoaren erakustaldi batera mugatu.
Telesail horren kasuan ez da funsgabea: pertsonaiek inguratzen dituzten tentsioetatik ihes egin ezin duten bezala, ikusleak ez du atsedenik izango eta publikoaren eta ekintzaren arteko hesi ikusezin hori ezabatu egingo da.
Zinemaren historiak adibide bikain ugari ekarri dizkigu: 1958 urteko ‘Touch of Evil’ (Orson Welles), ‘Soy Cuba’ (Mikhail Kalatozov, 1964), ‘Rope’ (Alfred Hitchcock , 1948), ‘El secreto de sus ojos’ (Juan Jose Campanella, 2009) filmaren hasiera edota ‘Children of Men’-eko (Alfonso Cuaron, 2006) zenbait une gogoangarri esaterako.
Badira ordea, errekurtso ikusgarri hori trakeski erabili arren, film edo telesail konkretu bat «saltzeko» argudio gisa erabiltzen dituztenak. ‘La casa de papel’ telesailaren kasua esaterako. Zenbait ataletan, plano luzeak erabiltzen dira, baina plano horiek ez dute informazio garrantzitsurik ematen, ez dute murgiltze handiagorik sortzen, eta beharrizan narratibo bat baino, erakustaldi tekniko bat dirudite.

Una piedra tallada hace 10.000 años, rival de la Mano de Irulegi

«Pantierno», «castellano», «adaburu xarra»... así se insultaba en la Nafarroa del XVI y XVII

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)
