
AGIRRE 20
SENAR 22
Buruz Buruko atariko kanporaketak jokatu dira Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hasteko, Agirre eta Senarrek Maila Nagusiko Buruz Burukoan lekua bilatu dute eta 13-4 atzetik ere joan bada ere, Ataungo pilotariak 20-22 mendean hartu du Iruñekoa eta berak lortu du pilotako elitean lekua.
Neurketa oso gogorra izan da, hasiera baten Agirrek bere aurkaria airean eramango zuela bazirudien ere. Ataundarra hasiera batean presaka bezala aritu da eta aukera egokia izan duen apurretan ere erabaki oso txarrak hartu ditu. Zentzu horretan Agirrek eskarmentu handiagoa erakutsi du aurreneko herenean eta une batez erraz irabazi behar zuela ere irudi izan du.
Nolanahi, gipuzkoarra partidan sartzen joan da, bere lanari esker batez ere, Agirre ez baita ezer oparitzeko egon. Eta behin partidan sartzeaz bat, bere defentsarako gaitasuna eta kolpe latza nagusitzen hasi da. Ez da desesperatu 13-4 atzetik joanda ere ere pixkanaka aurrerako bidea hartu du. Agirre ezin esan urduritu edo lotuta jokatzen hasi denik, baina kolpez arerioa bera baino gehiago izan da, eta aukera izan duenetan ere, nafarrak akaso presaka jokatu du tarte horretan. Horrela, atzetik aurrerako lan apartaren ostean 17na berdintzea lortzea lortu du Senarrek, eta hori gutxi ez eta, 17-21eraino joatea lortu du.
Agirre ere ez da etsitzeko egon eta 20-21eraino ekarri du partida. Senarrek izan du aukerarik lehenago ere amaitzeko, baina hor bai, bertigoak jo du Ataungo pilotari gaztea eta zulorik aurkitu ezinda ibili da. Alabaina, azken tanto honetan dejada eskas batekin saldu du bere burua eta Senarrek atzean zigortu du aurkaria, bolea bat Agirreri goiko koltxoira joan zaion arte.
Partida honen aurretik, berriz, Lizeagaren erakustaldia izan da Morgaetxeberriaren aurka jokatu duen neurketaren ondorioa. Morgaetxebarria airean eraman du eta 6-22 nagusitu da Astigarragako atzelaria. Ordu erdi eskasean Zornotzako pilotaria mendean hartu du gipuzkoarrak. B Serieko Txapelketan lekua egin du.
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Trabajadores de Bridgestone denuncian su situación en el Parlamento Europeo

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»
