
Bizkaiko Eusko Pilota Federaziotik, Arabako Euskal Pilota Federaziotik, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziotik eta Euskadiko Euskal Pilota Federaziotik, «babes sendoa eta irmoa» adierazi nahi izan diete pilotari profesionalei, «beraien eskubideen eta merezi duten aitortzaren alde egiten ari zareten borrokan». Gogoratu behar da Innpalako palistak greban daudela enpresarekin akordio batera iritsi ezinik.
«Beharrezkoa da zuen esentzia, ahalegina eta dedikazioa balioan jartzea, hainbeste maite eta partekatzen dugun kirol honi ematen diozuena», azpimarratu du Euskadiko Euskal Pilota Federaziotik ohar baten bidez.
Joxe Mari Mitxelenak urtarrilaz geroztik zuzentzen duen federazioak aitortu du egungo egoerak eta pala profesionalaren etorkizunak «kezkatzen» diela, «federazio-eremurako funtsezko modalitatea baita».
Are gehiago, honakoa adierazi dute: «Palistak erreferenteak zarete gure federatuentzat eta ilusioz modalitate hau praktikatzen duten eskolartekoentzat ere bai».
Palistek enpresarekn mantendutako azken bileran, Innpalak ez zien bermatu egun batzuk barru kontratuak amaitzen zaizkien palisten egoera konponduko dutenik; hau da, ez diete bermatu kontratua berrituko dietenik ez Ibai Perezi, ez Iker Gordoni, ezta Esteban Gaubekari ere. Horixe da palistek greba bertan behera uzteko egiten duten aurreneko eskaria.
Euskadiko Euskal Pilota federazioaren ustez, «kirolean hobekuntzak sustatu behar dira eta horrek lan baldintza duinak bermatzetik etorri behar du: gutxieneko soldata jasotzea, beharrezko kirol-materiala eskuratzea eta kirolariak langile gisa aitortuko dituen esparru bat ezartzea».
Azkenik, oharrean azpimarratu dutenez, pilotari profesionalen kolektiboari «gure babesa adierazten diogu eta euskal pilota bere eremu profesionalean garatzeko ingurune justu, bidezko eta egokia sustatzen duten ekimen guztiak babesten ditugu».

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
