
Manifestu baten bitartez, 51 kulturgilek Lakuako Gobernuaren irizpideen aurka egin dute. Zehazki, espetxeetan burura eramaten diren kultur jardueren inguruan, egile eta sortzaileei betearazten dieten formularioa jarri dute auzitan. «Zinpean» sinatu beharreko adierazpen horretan, eskatzen da, besteak beste, «Giza Eskubideen, Ordenamendu Juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak» saihestea. Halaber, honakoa dio eskakizun ofizialak: «Era berean, jarduerak eta edukiek ezin izango dute inola ere iraindu edo kaltetu inolako delituren biktimen duintasuna eta sentimenduak, edozein dela ere babestutako ondasun juridikoa».
Amaieran, ondokoa eransten du: «Delituak edo jokabide antijuridikoak egitearen aldeko edozein adierazpen saihestuko da, bai eta justiziaren ekintzaren kontrakoak, edo LGTBI+ taldeak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, desgaitasuna duten pertsonak, atzerritarrak edo bestelako indarkerien biktimak bezalako kolektiboekiko mespretxua edo gorrotoa erakusten dutenak».
«Autozentsura»
Bete beharreko formulario hori ez sinatzeko erabakia hartu dute 51 kultur sortzaile eta eragilek eta manifestu batean egin dute publiko haien hautua: «Ez dugu kulturgintza bat nahi estatuen, enpresen, espetxeen eta abarren aldeko mezuak bota eta kritika oro zentsuratzeko».
Beraien iritziz, dokumentuaren xedea «zentsura» izanik, «kolektibo batzuen zapalkuntza historikoa» erabiltzen da «espetxearen irudi-garbiketarako, espetxea bera zapalkuntza horien tresna (izan) delarik». «Kantatu ahal dira ‘564’, ‘Carcelero, carcelero’ edo ‘Sarri, Sarri?’, ‘Presos de la sociedad’ edo Pantxoa eta Peiorenak?», galdetzen dute.
«Nahi dutena da sortzaileak autozentsura aplikatzea bere buruari, gaizki geratzen delako zuzenean debekatzea eta aldi berean eskubidea ematen diote espetxeari zer den kultura onargarria eta zer ez erabakitzeko nahiko modu arbitrarioan. Kritikak eta publikoak baloratu behar dute kultura», ohartarazi dute.
Haien ustez, «kulturak balio terapeutiko bat dauka aske denean, inposatua denean balio hori galtzen du. Sakonean, inkisizioaren eta frankismoaren teknika berdinak baliatzen ari dira hitz modernoagoak erabili arren. Pertsona presoek kulturarako eskubidea dute kalekoek bezala», nabarmendu dute.
Neurri «gogorragoak»
Iragan azaroan, Fermin Muguruzak ‘Sarri, Sarri’ kantua eskaini zuen Martuteneko espetxean emandako kontzertuan. Soka luzea ekarri zuen zuzeneko hark eta Covitek bere desadostasuna agertu zion Lakuako Gobernuari. Hartara, Justizia eta Giza Eskubideen Departamentuak iragarri zuen espetxeetan jardungo zuten kulturgileei neurri «gogorragoak» ezarriko zizkiela aurrerantzean.
EFE albiste agentziak aurreratu zuenez, «errespetuzko baloreekiko konpromisoa» eskatuko zitzaien espetxeetan kultur jarduerak egiteko baimena eskatzen zuten kulturgileei, baita «biktimak ez iraintzea» ere.
Sinatzaileen zerrenda
Xebastian Lizaso Iraola (Bertsolaritza)
Askoa Etxebarrieta Lasheras (Dantza)
Fermin Muguruza (Musika)
Unai Lopez de Armentia (Antzerkia)
Gotzon Barandiaran Arteaga (Literatura)
Javier Barandiaran Melero (Antzerkia)
Metrokoadroka kolektiboa (Antzerkia)
Manex Agirre Arriolabengoa (Bertsolaritza)
Iosu Ordoñez Fernandez (Libre bizi)
Uxue Urzelai (Euskalgintza)
Oihana Iguaran (Bertsolaritza)
Erika Lagoma Pombar (Bertsolaritza)
Aitor Bizkarra (Bertsolaritza)
Eneko Abasolo (Bertsolaritza)
Oier Azkarraga Grajales (Bertsolaritza)
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Bertsolaritza)
Etxahun Lekue Etxebarria (Bertsolaritza)
Koldo Gezuraga Seijido (Bertsolaritza)
Odei Barroso Gomila (Musika)
Bingen Mendizabal Alvarez de Arkaia (Musika)
Ander Solozabal Kortabarria (Musika)
Jon Basaguren (Musika)
Txerra Bolinaga (Musika)
Aitor Valcarlos La Txama (Musika)
Xabier Lasa (Bertsolaritza)
Joseba Baleztena (Musika)
Iñaki Ortiz de Villalba Paiueta (Musika)
Josu Zabala (Musika)
Iban Zaldua (Literatura)
Perlata (Musika)
Zero (Musika)
Iñaki Urbizu Azazeta (Musika)
Victimas Club (Musika)
Uxue Apaolaza (Literatura)
Aner Peritz Manterola (Bertsolaritza)
Ramon Agirre (Zinema)
Txema Ramirez de la Piscina (Kazetaritza)
Edu Zelaieta Anta (Literatura, EHUko irakaslea)
Zigor Garro Perez (Literatura, zinema)
Arkaitz Sagasti (Musika)
Aritz Landeta Terceño (Musika)
Añube (Musika)
Xabat Ituarte (Musika)
Josu Aranburu (Musika)
Urki Gojenola Ibarloza (Musika)
Breixo Fernandez (Musika)
Garazi Arrula Ruiz (Literatura)
Lur Aranburu (Zirkua)
Kepa Arakistain (Musika)
Itziar Moreno (Ilustrazioa eta ipuin kontalaritza)
Alexander Idoeta Anakabe (Bertsolaritza)
Lee Kore (Musika)
Aitor Atxa (Musika)
Broken Legacy (Musika)
Aissa Intxausti (Bertsolaritza)

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés

«Robo y triple» de Pablo Iglesias a Vito Quiles
