
Duela hilabete, Guka Bilboko euskaltzaleen mugimenduak hirian martxan den erdalduntze «makinaren» funtzionamenduaz ohartarazi zuen, eta dinamika bat abiatuko zuela jakinarazi. Atzo, Plaza Berrian egindako agerraldiaren bidez, mugimendu euskaltzaleko hamarnaka kidek Bilboko euskaldunek euskaraz bizitzeko dituzten trabak salatu, eta egoera horri aurre egiteko deia egin zuten.
Hiriaren funtzionamendua hainbat arlotan gaztelaniaz dela nabarmendu nahi izan zuten Plaza Berrian «erdalduntze makina» irudikatu zuten euskaltzaleek. Aisialdi eta kultur eskaintzak, haur eta gazteentzako hezkuntza ez formalak, kirolak, ostalaritzak, hedabideek eta merkataritza zein enpresa munduak «makinaren erdal-engranajea» osatzen dutela adierazi zuten ekimenaren antolatzaileek.
«Makinak erdaldunak sortzen ditu, eta 24 orduz dabil martxan. Euskaraz bizi nahi duten herritarrentzat bizitzako funtzio ezberdinak euskaraz garatu ahal izatea ezinezko egiten du», adierazi zuten.

Kanpaina honen bitartez, gizartea erdalduntzeko dauden mekanismo eta mugimenduak agerian jarri nahi ditu Gukak, «ia oharkabean pasatzen diren korronte, ohitura eta erabakiak bistaratuz, herritarren kontzientzian eta erantzunean eragiteko asmoz».
Erdalduntze makina horren aurrean, euskaltzale komunitatea «euskaraz bizi eta makina trabatzera» deitu du GUKAk. Bilbo euskaldunago bat eraikitzeko ardura «partekatua» dela azpimarratu dute: «Arduradun politikoek, gizarte zein arlo pribatuan dihardutenek, eta era guztietako botereguneetan daudenek asko dute egiteko eta horietan eragiteko indarra mugimendu euskaltzaleak izango du».
«Euskara eta euskaldunon komunitatearen aurkako oldarraldi judizial, mediatiko eta ideologiko betean, mugimendu euskaltzalea ez da geldi egongo. Erdalduntze makina martxan da Bilbon, eta berau gelditzera gatoz», aldarrikatu zuten.
Kanpainak hurrengo hilabeteetan jarraipena izango duela adierazi zuten.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»
