
Bilboko Euskararen Etxeak 2025eko Museo Saria jasoko du Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko (PACE) Kultura Batzordearen eskutik. Saria datorren astelehenean, apirilak 7, jasoko du Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendariak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalaga lagun dituela, Europako Kontseiluaren Estrasburgoko egoitzan egingo den ekitaldi batean.
Antolakuntzak nabarmendu duenez, «Euskararen Etxea museo txiki bat da, hizkuntza bat babesteko erronka erakusten duena. Hona datozenek euskaraz entzun, irakurri eta abestu dezakete. Erakusketa lau hizkuntzatan dago (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta horri esker bisitariek aukera dute Europako hizkuntza horiek elkarrekin dituzten antzekotasunak eta eraginak arakatzeko».
Konstantinos Efstathiou (Zipre, SOC) Museo Sariaren Batzordeko ordezkariaren arabera: «Euskararen Etxea oinarriko ekimen bat da, belaunarteko jarduerak dituena euskararen transmisioa eta erabilera sustatzeko. ‘Museo txiki handia’ da, eta pertsonal iraunkorreko hiru langile baino ez ditu, zeinek jarduera asko eta bazkide-sare bat kudeatzen dituzten».
Museo Saria 1977 urtetik ematen da zaio urtero museo bati, eta Europako kultur ondarea ulertzen, giza eskubideen eta demokraziaren errespetua sustatzen, kultur zubiak sortzen, muga sozial eta politikoak gainditzen, egungo problema sozialei buruz bisitariek duten ezagutza eta ulermena areagotzen eta herritartasun demokratikoaren ideiak esploratzen dituzten museoei ematen zaie.
Europako urteko museoaren sarien (EMYA) parte da Euskararen Etxeak irabazitakoa. Sariaren arestiko irabazleen artean hauek daude: Białystok-eko Sybir Oroipen Museoa (Polonia, 2024), Kopenhageko Langileen Museoa (Danimarka, 2023) eta Cork-eko Nano Nagle Place (Irlanda, 2022).

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea
