
Minecraft mundu irekiko bideojokorik arrakastatsuenetariko bat da. Jokoaren xedea munduan baliabideak biltzea, etxeak zein tresnak sortzea eta eraikitzea, eta beste hainbat erronka lortzea da.
‘Minecraft Pelikula’ (‘Una película de Minecraft’) bideojoko mitikoan oinarritutako film da eta euskaraz bikoiztua estreinatuko da.
Moldatu gabeko lau pertsona, atari misteriotsu baten bidez Overworld izeneko mundu bitxi batean amaituko dute: mundua, bere osotasunean, kuboz osatuta dago. Bertan, elementu guztiak kubo tamaina ezberdinez osatuta daude. Etxera itzultzeko, mundu hau menderatu (eta babestu) beharko dute.
Tonuari dagokionez, ekintza, umorea eta emozioa uztartzen ditu pelikulak eta aktore zerrendan, aldiz, Jason Momoa, Jennifer Coolidge edota Jack Black bezalako izen ezagunak ageri dira.
Filma, hasiera batean, 2019an estreinatu behar zen, baina Warner Brosek atzeratzea erabaki eta estreinaldien egutegitik kendu zuen; ‘The Batman’ filmaren estreinaldiarekin izan zezakeen lehiak eta bereziki COVID-19aren pandemiaren etorrera izan omen ziren arrazoi nagusiak.
Bideojokoa ere, euskaraz
Game Erauntsia Bideojokoen euskal komunitateko kideek adierazi dutenez « euskarazko bikoizketaren albistea benetan pozgarria da; are gehiago, ‘Minecraft’ bideojokoa ere euskaraz dagoela kontuan hartuta. Munduko jokorik arrakastatsuena izanik, Game Erauntsiatik hainbat ekimen antolatu ditugu: esaterako, Korrika birtualarekin ‘Minecraft’ barruan sortutako Euskal Herri digitalean zehar euskara zabaldu dugu hainbat urtetan AEK-rekin batera». Honakoa ere gehitu dute « Java edizio originala osorik euskaratuta aurkituko dugu ordenagailuetan. Kontsoletan edo mugikorretan erabiltzen den Bedrock bertsioa, zoritxarrez, ez dago gure hizkuntzan. Mojangen bideojokoa zein euskaraz joka ditzakegun gainerako guztiak gure euskarazko bideojokoen zerrendan aurki daitezke».

Si el futuro es China, ¿qué hacer hoy?

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)

Un fallecido y una herida grave, vecinos de Zornotza, en un accidente en Aragón
