
LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek irakasleen soldatak hobetzeko eskaera aurkeztu dute ostiral goiz honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Errektoretzan, lan hitzarmenaren egungo negoziazioaren esparruan. Gaur egun, hitzarmen honek 1.200 pertsona ingururi eragiten die, eta eskaera 392 irakaslek eta ikertzailek sinatu dute.
Ia 400 irakasle eta ikertzailek babestu dute gainerako sindikatuek –APDIC, CCOO, UGT eta CSIF– joan den urtarrilean sinatutako aurreakordio ekonomikoa berriro irekitzeko eskaera, lan hitzarmenaren negoziazioaren zati gisa. «Sinadura-bilketa honekin agerian geratzen da gainerako sindikatuek sinatutako soldata akordioarekin dagoen desadostasuna orokorra dela. Uste dugu garaiz gaudela lan-kontratua duten irakasle eta ikertzaile guztientzat soldata duinak lortzeko, inor atzean utzi gabe. Errektoretza taldeari dei egiten diogu NUPerako bidezko finantzazio akordio bat negozia dezan eta baita Nafarroako Gobernuari ere, Unibertsitatearen beharrei erantzun diezaien», adierazi du Haritz Iribas sindikatuen bozeramaileak.
Zehazki, ELAk eta LABek eskatu dute Irakasle Iraunkor lan kontratudunen figura berriak, atzerapenik gabe, unibertsitateko Irakasle Titularrek bezala kobratzea, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak (LOSU) ezartzen duen bezala eta inguruko beste unibertsitate batzuetan gertatzen den bezala. Era berean, irakasle elkartuen eta ordezkoen (lanaldi partzialeko irakasleak) irakaskuntza lanaren karga onartzea eta haien lan baldintzak lan partzialeko irakasle funtzionarioen figurekin parekatzea eskatzen dute, eta horrek %25 eta %37 arteko soldata igoera dakar. Azkenik, irakasle laguntzaile doktoreentzat eskatu da datorren urtetik aurrera soldata igotzea, hurbilen dauden unibertsitateen soldatekin berdintzeko.
Azken hilabeteotan, NUPeko zenbait irakasle taldek publikoki salatu dituzte irakasle eta ikertzaileen prekarietate baldintzak. Iribasek adierazi duenez, «garaiz gabiltza lan kontratupeko langileentzat bidezko akordio bat lortzeko. Egungo aurreakordioa presaka sinatu zen, justifikatu gabe, eta argi dago ez dituela kolektibo horren eskaerak betetzen».

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

Portazo de Burgos al sentir de Trebiñu: «Es tan burgalés como el resto de la provincia»
