
Apirilaren lehen larunbata beti da berezia Mutrikun. Berdelarekiko goseak hartzen ditu herritarrak, arrain honen zapore goxoa hamaika maneretan dastatzeko irrikaz; baita festarako gogo itzelak ere, noski.
Larunbat honetan, XXVIII. Berdel Eguna ospatu da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan eta beste urte batez, milaka pertsona hurbildu dira portura, 13.00etan abiatzen zen pintxo dastaketara, alegia. Berdelarekin egindako pudina, marmitakoa, berdel errea... Anitzak izaten dira Mutrikuko eta inguruko sukaldariek prestatutako pintxoak eta urtez urte ere hauen eboluzioa agerikoa da. Urtero 25.000 razio zerbitzatzen dira.
Berdel Egunaren ibilbidea luzea da. Garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa sustatu behar zela erabaki zen eta testuinguru honen barruan sortu zen Berdel Eguna.
Jana eta edana beti dira egitarauko izarrak baina egun betea izan du gaurkoan Mutrikun, herriko zenbait eragilek osatuta. Goiz goizetik hasi dira ekitaldiak eta trikitalariek kalez kale ibili dira, herriko giroa hauspotu eta 13.00etarako jendea porturantza gerturatuz. Portuan bertan, pintxo dastaketaz gain, artisau eta sortzaileek ere izan dute beren lekua Berdel Egunean.
10.30ean eman diote hasiera jai giroari, Kofradiak eta Itsas Etxeak antolatutako ‘Izan arrantzale’ tailerrarekin, umeei eskainia. Ordu berean, Mutrikuko 18. Belaontzien arteko txapelketa lehiatu da, Kalatxori Bela Elkarteak antolatuta.
Herrian zehar ere ekimenak egon dira. Zesta-puntako Grabni banakako eta binakako txapelketak jokau dira Miruaitz pilotalekuan, goiz eta arratsaldez. Zabiel Plazan, bestalde, herriko abesbatzak kontzertua eskaini du 12.00etan. eta 13:00etan hasita, trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria girotzeko asmoz.
Egunari amaiera emateko, Lur Azpian taldeak hartuko du oholtza, eta ondoren, Zutik erromeriaren txanda izango da.

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril

Las lesiones de Zabarte apuntan a un pelotazo de foam aunque la Ertzaintza lo niega

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
