
Abenduaren 3an euskararen aldeko pintada batzuk egiteagatik epaituko dituzte ostiralean Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko bi kide, Gorka Torre eta Intza Gurrutxaga. Hori salatzeko, manifestazio jendetsua egin dute gaur Baionan.
‘Justizia euskararentzat. Justizia euskaldunontzat’ leloa zeraman manifestazioa Baionako Auzitegian hasi da, pintadak egin zituzten lekuan, eta udaletxeraino joan da. 1.500 pertsona inguru bildu dira Sare Antifaxistak zabaldu duenez.
Mobilizazioan irakurketa bat egin dute antolatzaileek, non 2024ko korrikaren amaiera gogora ekarri duten. «Gogoan al duzue? –esan dute– Denbora tarte honetan, ez diogu sua elikatzeari utzi. Hain justu, datorren ostiralean, Baionako auzitegian epaituko gaituzte, sua indartzeagatik».
«Euskararen Nazioarteko Egunean ekintza hori burutu genuen, besteak beste, bi konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko; epaitegietatik datorkigun oldarraldiari ekintza zuzenez erantzuteko; eta euskararen biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko. Horrez gain, nazioarteari hizkuntzen aniztasunak munduaren edertasuna egiten duela adierazteko, eta, batez ere, euskara egoera kezkagarrian dagoela ohartarazteko», justifikatu dute abenduaren 3an egindako ekintza.
Euskarari trabaj jartzen dietenen aurrean, elkarrekin antolatzeko deia egin dute: «Bat eginez, indarrak biderkatu eta sistema zapaltzaile hau arrailduko dugu, desio dugun Euskal Herri aske eta zapalkuntzarik gabea eraikitzeko».
Epaiketari begira
«Argi da jauzi bat egin behar dugula euskaltzale guztiok euskararen alde», aipatu zuen Gorka Torre epaitua izango den bi pertsonetako batek NAIZ Irratian eskainitako elkarrizketa batean, eta gaurko hitzorduari buruz esan zuen «erakutsi behar dugu euskararen problematika herri oso baten problematika dela».
Euskal Herrian Euskaraz ✊ @EHEbizi
— EH Bai (@EHBai) April 6, 2025
Hurrengo hitzordua: apirilaren 11an, Baionako auzitegi aitzinean eginen den elgarretaratzean! pic.twitter.com/XGt9ivMCgz
Hain zuzen ere, pintadekin eskatu zutena «Justizia euskararentzat» izan zen, «euskarari eman diezaioten zor zaion errespetua eta guk Euskal Herrian euskaraz bizi osoa normaltasun osoz egin ahal izateko».
Epaiketaren harira, Euskal Herrian Euskarazek adierazi du saioa hasi aurretik, 13:45etan, elkarretaratzera deitu dituztela herritarrak, Baionako epaitegiaren aurrean.
Euskararen larrialdi egoera irauliko badugu, euskaldunok modu burujabean aktibatuz, antolatuz eta borrokatuz izanen da.
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) December 3, 2024
Horregatik, larunbat honetan Durangoko kaleak beteko ditugu Euskararen Errepublikaren, independentzia aldarrikatzeko!
Larunbatean, euskaltzaleok Durangora! pic.twitter.com/UQBrhE0nuN

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea

Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad
