Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Lehen zitei buruzko thrillerra

DROP (LA CITA)
AEB, 2025. 100’. Zuzend.: Christopher Landon. Gidoia: Jillian Jacobs, Christopher Roach. Akt.: Meghann Fahy, Brandon Sklenar, Violett Beane, Ed Weeks. Argaz.: Marc Spicer.

Meghann Fahy, ‘Drop’ filmean.
Meghann Fahy, ‘Drop’ filmean. (Universal Pictures)

Thrillerra, misterioa eta beldurra uztartzen dituen ‘Drop’ (‘La cita’) Blumhouse Productions ekoiztetxearen zigilupean dator; beldurrezko filmak ekoizteagatik da ezaguna, besteak beste, ‘Paranormal Activity’, ‘Insidious’, ‘The Purge’ edota ‘Sinister’.

Violet-en istorioa azalduko du, alargun geratu zenetik inorekin zitarik izan gabe urteak daramatzan ama gaztea; Henry izeneko gizonezkoari aukera bat eman eta berarekin geratzea erabakiko du. Guztia primeran doala dirudi, mezu anonimo beldurgarriak jasotzen dituen arte.

Meghann Fahy (‘The White Lotus’) eta Brandon Sklenar (‘It Ends with Us’) dira film misteriotsu  honetako bi protagonistak.

Christopher Landon-en aurreko filmetan ez bezala (‘Happy Death Day’ edo ‘Freaky’, adibidez), hemen teknologia modernoa, «Hitchcock estiloaren eta laurogeita hamarreko thriller baten arteko emaitza lortzeko erabili dugu» aipatu du zuzendariak berak.