Unai Iribar
Kern Pharmako txirrindularia

Sailkapen nagusiko postuetan mantendu nahi dut

Unai Iribar Itzuli bikaina gauzatzen ari da, onenengandik gertu dabil. NAIZen argitaratzen ari den egunerokoan azaltzen duenez, gaur ere hori izango du heleburu, baita etaparen lehian Pau Miquel taldekidearen interesak zaintzea ere.

Sailkapen nagusiko onenak, Markina-Xemeineko helmugan.
Sailkapen nagusiko onenak, Markina-Xemeineko helmugan. (Aritz LOIOLA)

Beste egun oso gogor bat izan zen atzokoa, azkarra. Espero zen bezala oso azkar abiatu ginen jendeak ihesaldian sartu nahi zuelako. Baina asko kostatu zen ihesaldia egitea, 70-80 kilometro edo. Montecalvon izan zen azkenean ihesaldia, oso indartsua, baina pelotoiak ez zion aukerarik eman, bi minutu baino gehiagoko aldea hartzen ez zioten utzi eta Izuako azkeneko igoeran denak batera ailegatu ginen. Azkenean, norberaren hankek bere lekuan jarri zuen bakoitza.

Pertsonalki beste egun on bat izan zen. Kostatu zitzaidan pixka bat sartzea karreran, baina igoera ona egin nuen eta lehen hogei postutan sartu nintzen. Gaurkoa beste egun gogor bat izango da. Gernikako bukle horretan sartzen garenean, batez ere, errepide estuetan sartuko gara, oso gorabeheratsuak.

Gaur Pau Miquelen aukeren alde jolasteko ilusio horrekin gaude, bera motibatuta dago eta ilusionatuta. Nik sailkapen nagusiko postuetan mantendu nahi dut, ea eusten dioten ohorezko postu horiei.