
A24 ekoiztetxe ezagunaren zigilupean, iragazkirik eta bidezidor narratiborik gabeko gerra gordinki erakustea da ‘Warfare’ filmaren helburua. Alex Garlanden film berria da, Ray Mendozarekin batera sinatuta. Mendoza beraren benetako istorio batean oinarritua dago, Estatu Batuetako Navy Seal taldeko kide ohiak 2003-2011 bitartean Irakeko gerran bizi izan zituen esperientziak azaltzen ditu.
AEBetako Navy Seal-en pelotoi baten esperientzian sartuko du ikuslea, zehazki matxinatuen lurraldean gertatzen ari den zaintza-misio batean.
Duen ikuspegi hiperrealistagatik nabarmentzen da ekoizpena, zinema belikoaren ohiko klixeak saihestuko ditu eta gerrari buruzko apaingarririk gabeko ikuspegia aurkeztu.
Ray pertsonaiaren rola D'Pharaoh Woon-A-Tai aktoreak jokatuko du ‘Reservation Dogs’ (2021) telesailagatik ezaguna. Will Poulter, Noah Centineo, Fin Bennett eta Michael Gandolfini (James Gandolfiniren semea) aktore ezagunak ere badaude pelikulan.
Alex Garland
Britainia Handiko eleberrigile, gidoilari, produktore eta zinema zuzendari bat da. Gidoilari gisa, ‘28 Days Later’ (2002) eta ‘Sunshine’ (2007) filmengatik egin zen ezagun. ‘Ex Machina’ (2014) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa, eta ‘Annihilation’ (2018) eta ‘Men’ (2022) lanak egin zituen ondoren, baita ‘Devs’ telesail aparta ere. 2024an, ‘Civil War’ zuzendu zuen, Kirsten Dunst protagonista duen thriller distopikoa. Bere lanek, normalean, zientzia fikziozko gaiak eta teknologiarekin eta gizatasunarekin lotutako dilema etikoak aztertzen dituzte.

«Pantierno», «castellano», «adaburu xarra»... así se insultaba en la Nafarroa del XVI y XVII

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)

Un fallecido y una herida grave, vecinos de Zornotza, en un accidente en Aragón
