
Zirkuaren jarduera bultzatzea eta Nafarroako txoko guztietara heltzea du helburutzat Nafarroako Zirko Elkarteak (NAZE). Maitane Azpiroz eta Alain Flores eledunek gaur aurkeztu dute Iruñean sortu berri den elkartea.
NAZEren baitan zirkuan Nafarroan aritzen diren artistak eta konpainiak, profesionalak zein amateurrak, biltzen dira. Une hauetan 30 kide inguru dira.
«Pertsona eta talde hauek Nafarroako zirkuaren aberastasuna eta aniztasuna ordezkatzen dute», nabarmendu du Azpirozek. Izan ere, aire akrobazioa edo clown garaikidetik hasita zirko sozial eta komunitarioraino heltzen da aniztasun hau.
«NAZE etengabe hazten den sare irekia eta horizontala da», gaineratu du Azpirozek, alor honetan interesa duen edonor bertara hurbiltzeko gonbidatuz.
Elkarlana indartu
«Ahaleginak batu, errekurtsoak partekatu eta Nafarroan hiru hamarkada baino gehiago garatzen ari den sektore artistikoa bat ikustarazteko helburuarekin jaio da gue elkartea», azaldu du Floresek.
«Artea, sormena, lana eta zirkua pertsona guztietara heltzen den tresna kultural, sozial eta hezitzailea bilakatzea nahi duen gune kolektiboa gara», erantsi du Azpirok.
Nafarroako zirku komunitatea osatzen duten kideak elkarlanean aritzen den sare eraginkorra izan nahi du NAZEk. Helburuen artean, lan baldintzak hobetu, sektorearen ikusgarritasuna handitu, kalitatezko proiektuak bultzatu, artista eta teknikoen formakuntza indartu eta zirkua jarduera artistiko eta kultural gisa onartua izatea aipatu dituzte.
Azpirozek azaldu duenez, gisa honetako elkartea sortzearen beharra aspalditik dator, baina arrazoi desberdinak direla eta orain arte ez dute lortu.
«Iruñean eskola bat izan zen eta horrek sektorea asko elkartu zuen. Orain, jendeak kanpoan jasotzen du formakuntza eta belaunaldi berriak Nafarroan bere jarduera garatu ahal izateko aukerak eta ikusgarritasuna emateko garaia da. Hortik hartu ditugu elkartea sortzeko beharrezkoa den indarra. Lanbide honen duintasunaren alde egiten dugu», gaineratu du.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
