
«Alcatraz berreraiki eta ireki»; hala hasi zuen igande gauean [astelehen goizaldea Euskal Herrian] Donald Trumpek Truth Social bere sare sozialean idatziriko mezua. «Nazio serioago bat ginenean, iraganean, ez genuen zalantza izaten gaizkile arriskutsuenak giltzapetzeko eta kalte egin zezaketen edonorengandik urrun edukitzeko. Horrela izan behar da. Ez ditugu gehiago onartuko gure kaleetara zerrikeria, hilkintza eta kaosa dakarten serieko gaizkileak. Horregatik, Espetxeen Zuzendaritzari, Justizia Sailari, FBIri eta Segurtasun Nazionalari, Alcatraz nabarmen handitu eta berreraikita berriz irekitzeko agindu diet», gehitu zuen.
Historiak eta zinemak famatutako espetxea da Alcatraz, baina nekez konponduko ditu Trumpek aipatutako arazoak: 270 lagun inguru egon ohi ziren giltzapetuta eta Al Capone gangsterra izan zen bertako preso ezagunena. Badiako itsas korronte eta haizearen menpe, ihes egitea ezinezkoa zirudien. 1962an hiru lagunek lortu zuten ospa egitea, ziegetatik lehendabizi, eta txalupa antzeko bat ere prestatu zuten baina, FBIren arabera, sekula ez ziren lehorreratu eta ihesaldian ito ziren. Clint Eastwoodek 1979an gaiari buruzko filma egin zuen.
28 urtez egon zen zabalik, 1934ko udatik 1963ko negura. Robert Kennedy zen AEBko fiskal nagusi eta espetxeen zuzendaritzak berak garestiegia zela onartu ostean erabaki zuen ixtea. Sei urtez zarratuta egon ostean, 1969an Red Power-eko indigenek okupatu zuten, jatorrizko herrien aurka Washingtonek zeukan jarrera salatzeko. 19 hilabeteko protesta izan zen, 1971n kostazai- nek kanporatu zituzten arte, eta mugimendu indigena modernoaren mugarria izan zen.
Hurrengo urteetan, gune historiko izendatu zuten, eta egun, Golden Gate parke nazionalaren parte da. San Frantzisko bisitatzen duten turisten bisitaleku ezagunenetako bat da Alcatraz uhartea. Udan, esaterako, komeni da hirira iritsi aurretik erreserbatzea irlaraino doan ontzia, oso ohikoa baita egunean bertan txartelik ez geratzea.
Hain zuzen, argudio horri heldu zion Nancy Pelosi demokrata eta San Frantziskoko kongresukideak, Trumpen erabakia gaitzesteko. «Alcatraz duela 60 urte itxi zen. Orain oso estimatua den parke nazionala eta gune turistiko garrantzitsua da. Proposamena ez da serioa», esan zuen Ordezkarien Ganberako speaker ohiak. 1,6 milioi lagunek bisitatu ohi dute urtero eta 60 milioi dolar biltzen ditu parke nazionalentzat.
Trump descarta volver a presentarse en 2028
Desde que jurara el cargo en enero, Donald Trump ha sugerido más de una vez la posibilidad de presentarse para un tercer mandato, aunque esa opción esté explícitamente prohibida por la Constitución estadounidense. Por primera vez en estos tres meses y medio, el domingo afirmó que había intentado «trolear a los medios falsos», a pesar de que estas últimas semanas ha repetido que no lo decía en broma.
«Seré un presidente de dos mandatos, ocho años», declaró Trump en una entrevista la cadena NBC. Confirmó así que su mandato termirará en enero de 2029, no sin insistir en que «mucha gente me pide que continúe». Su propia compañía, The Trump Organization, sigue haciendo caja con la venta de viseras con el lema “Trump 2028”.
Sobre sus posibles sucesores, dijo que es pronto, pero dio un par de nombres: J.D. Vance -«el vicepresidente si es una persona que destaca, supongo que tendría una ventaja»- y Marco Rubio -«está haciendo una trabajo excelente»-.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

