INFO

Santi Brouard eta Josu Muguruza omenduko dituzte Bilbon, hil zituzteneko urtemugan

Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteak omenduko dituzte gaur Bilbon, hil zituzteneko 29. eta 24. urtemugan, hurrenez hurren.

Santi Brouardi lore eskaintza, iazko ekitaldian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

24 eta 29 urte bete dira gaur Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteak Estatuaren gerra zikinak hil zituenetik, hurrenez hurren. Horren karira, omenaldia egingo diete Bilbon senide eta lagunek.

Eguerdian lore eskaintzak izango dira bien monolitoak dauden tokietan. Muguruza 12.30etan oroituko dute Errekaldeko plazan eta Brouard ordu erdi beranduago, Ametzolako parkean.

Arratsaldean, bestalde, Sortuk antolatuta ‘Santi eta Josu, herriarenak zarete’ lelopean, ekitaldia egingo da 19.30ean, Bilboko Abandoibarran EHUk duen Paraninfoan. Maribi Ugarteburuk eskainiko du hitzartze nagusia.