Julen Larrinaga kalean da
Julen Larrinaga aske dago, zortzi urte preso igaro ostean. Amnistiaren aldeko Batzordeen aurkako auzian zigortu zuten.
NAIZ.INFO
BILBO
Julen Larrinagak goizean utzi du Teixeiroko espetxea, zortzi urte preso egon ostean.
Bilbotarra Amnistiaren aldeko Batzordeen aurkako auzian epaitu eta zigortu zuten, beste hainbat lagunekin batera. Horietako lau, Aratz Estonba, Ainhoa Irastorza, Jon Beaskoa eta Iker Zubia atzo geratu ziren aske.