Eider Uruburu Parisen atxilotu eta espetxeratu zuten ostiralean
EIder Uruburu bilbotarra Parisen atxilotu zuten ostiralean, bere bikote den Aletxu Zobaran euskal presoaren epaiketara joan zenean. Lurralde frantsesean egotea debekatuta zeukan Uruburuk eta Poliziak atxilotu ondoren, epaileak zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, abokatuak NAIZi baieztatu dionez.
Eider Uruburu bilbotarra Parisen atxilotu zuten, lurralde frantsesean sartzea debekatuta izanagatik, Parisera bere bikotea den Aletxu Zobaran euskal presoaren epaiketara joategatik. Bikotea ikustea lortu bazuen ere, hurrengo egunean Poliziak atzeman zuen.
Debekua ez errespetatzeagatik, zortzi hiabeteko zigorra ezarri dio epaileak. NAIZek abokatuen eskutik jakin ahal izan duenez, errekurtsoa egiteko aukera badago.
Ostegunean, Etxebarrietan, elkarreratzea deitu dute 19.30ean.
Uruburu 2010eko urtarrilean izan zen atxilotua Estatu frantsesean. Aurtengo maiatzaren 22an berreskuratu zuen askatasuna, Lyongo Corbas espetxetik irten eta gero.