Nafarroa ekialdetik mendebaldera gurutzatuko du gaur Korrikak
Egun osoa Nafarroan emango du gaur Korrikak, herrialdea ekialdetik mendebaldera gurutzatuz. Bihar joko dute Araba aldera, igandean Bilbon bukatzeko.
NAIZ
IRUÑEA
Ezkarotze, Otsagabia edota Abaurreagainatik pasa ondoren, Nafarroa mendebalderanzko bidea eginez joango dira euskahaldunak ostiral honetan.
Arratsalde parterako, Agoitzaldetik pasa eta iluntze inguruan hurbilduko da Lizarrerrira. Adibidez, arratsaldeko 17.30 pasata iritsiko dira euskahaldunak Garesera eta 20.25ean, Lizarrara.
Bihar, larunbatarekin, lekukoa eskurik esku pasatuz, Sakanatik Arabarako bidea hartuko dute eta handik Bilborantza abiatuko dira, igandeko bukaeraren egun handirako.
NAIZen webgune berezian Korrikari buruzko informazio ugari dago: argazki bildumak, bideoak...