Mikel Egibar aske geratu da
Mikel Egibar euskal presoa aske geratu da gaur, guztira bederatzi urte eta erdiko espetxe zigorra bete ondoren. 18/98 auzian zigortu zuten, Xaki atalean.
NAIZ
DONOSTIA
Mikel Egibarrek gaur goizean utzi du Zuerako espetxea, azken zazpi urte eta erdiak preso igaro ostean. Zizurkilen bizi den antiguotarra 18/98 auzian zigortu zuten, Xaki atalean. Auzitegi Nazionalak hasieran hamahiru urteko kondena ezarri zion, eta Gorenak aurrerago bederatzi urte eta erdira jaitsi zuen.
Sakabanaketa politikaren alde gogorrena pairatu zuen Egibarren 2012an, izan ere, bere emazte eta seme-alabek istripua izan zuten Zueratik Euskal Herrira bueltan zetozela, bisita baten ondoren, eta larri zauritu ziren.