NAIZ+

Fermin Muguruza, Muak-en lehen web elkarrizketan

Fermin Muguruzak estreinatu du Muak euskal media digitalaren ‘Talo elkarrizketa’ saioa.

MUAK euskal media digitalak Fermin Muguruzari egin dio estreinako ‘Talo elkarrizketa’. Euskal Herriko pertsonaia ezagunak «beste modu batean» aurkeztea bilatzen du elkarrizketa berezi honek eta horretarako galdera sorta bitxi bati erantzuteko atakan jartzen ditu gonbidatuak. «Sabino Arana edo Eneko Aritza ? Euskal Museoa edo Guggenheima? Azpian edo Gainean?», halakoxeak dira Muguruzak erantzun dituen galderak.

Entretenimendua, kultura eta ‘Native publizitatea’ sustatu gura du MUAK-ek bere estudio kreatiboaren bidez, beti ere «muga mentalak askatu eta aurreiritzien aurka jotzeko».