Bertako familiak zein Euskal Herrian bizimodu berri bati ekin diotenak mahai beraren bueltan biltzea da hitzorduaren helburua. «Hainbeste pertsonak aldarrikatzen eta praktikan jartzen duen harrera gauzatuko dugu, migratzaileentzako gero eta gordinagoa den giroan», azpimarratu zuten antolatzaileek agerraldian.
Egun batzuk falta badira ere, nabaritzen hasia da giroa sarean. Amurrion adibidez, Gaztetxean dute hitzordua Bizilagunak egitasmoan parte hartu nahi dutenak.
@AmurriokoGA eta gaztetxea bizi-bizirik daude!#EmanBueltaGaztetxeari eta #Bizilagunak ekimenak asteburu honetako egitaraua! pic.twitter.com/fTcKPAKr3e
— maddi isasi (@maddisasi) 2018(e)ko azaroaren 6(a)
Hernanin ere Gazte Asanbladak bat egin du ekimenarekin.
Hernaniko Gazte Mugimenduaren baitan aste honetako agenda:
— H.G.M. (@HernanikoGazteM) 2018(e)ko azaroaren 5(a)
Ostiralean, 17:30tan Biterin, Langile Batzarra.
Larunbatean, 8:30etan Atsegindegitik, mendi-martxa Axketara
Igandean, bazkariak herri osoan #Bizilagunak ekimenarekin.#HGM pic.twitter.com/9wYqCRSzdw
Bizilagunak egitasmoan parte hartzeko gonbita egin dute beste behin; bertako jatorria duten pertsonak eta atzerritik etorritakoak mahaiaren inguruan elkartzen dira; azaroaren 11n egingo dira bazkariak https://t.co/RbtGSgibcN @Sos_Arrazakeria @Lehiberri pic.twitter.com/bT5xQ30eFZ
— Tolosaldeko Ataria (@tolosaldeataria) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Aurrez egin diren sei edizioetan, «ederki» ikusi dute ekimena «tresna eraginkorra dela elkarrengana hurbiltzeko, aurreiritzi eta estereotipoak kolokan jartzeko eta harreman sareak josteko».
2012an ekimena estreinakoz antolatu zenetik, 10.000 bat izan dira parte hartu dutenak, familiak eta dinamizatzaileak barne. Iazko edizioan, 2.000 baino gehiago izan ziren txoko ugaritan mahai baten inguruan bazkaritarako elkartu ziren bertako eta atzerritar jatorriko familiak.
Antolatzaileek gogoratu nahi izan dute «parte-hartzea eta inklusioa» sustatzen dituela ekimenak, «adierarik zabalenean»: «Hala, familiatzat hartzen dugu edozein lagun talde, bikote, etxekide edo eta bizitzan lagun diren taldeak. Jende askok, eta bereziki atzerritar jatorrikoak, sortu behar izan ditu ingurune eta familia berriak, beraienak jatorriko herrietan utzi ondoren».
ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Herriko Sarearen barruan dago ekimena. Sare hau Lakuak eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 20 udalek eta erakundek osatzen dute, elkarbizitza eta begirunea sustatuko dituzten dikurtso eta jarrerak zabaltzeko zein estereotipo eta zurrumurruei aurre egiteko helburuarekin.
Bizilagunak ekimena Lakuak eta Gipuzkoako Aldundiak laguntzen dute, bai eta Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Ordizia, Pasaia eta Zarauzko udalek ere. Tolosaldekoek ere bat egiten dute ekimenarekin, Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren bidez.Gipuzkoaz gain, Getxo, Barakaldo, Basauri, Berriatua eta Gasteizen ere ospatuko dira bazkariak.