Alberto Frías*
Araba Garoña Gabe ekimenaren bozeramalea

Guztion artean eta benetako konpromisoarekin, Garoña itxi daiteke

Testu hau sinatzen dugunok, Arabako jendarte anitzaren parte garen heinean, Araba Garoña Gabe Ekimenerekin bat egiten dugu 2012ko martxoaren 24an Ogeta pilotalekuan aurkeztu zen manifestuari jarraipena emateko. Bertan, 250 erakunde arabar baino gehiagok «arabar ordezkari politiko zein estatuko erakundeei arabar jendartearen gehiengoaren nahia errespetatu zedin hartu beharreko erabakiak hartzeko» eskatu genien.

Gizarte erakunde, sindikatu, auzo elkarte, eta, Arabako kontzejuen elkarlanari esker, gure independentzia eta aniztasunetik, Garoña zentral nuklearraren behin-betiko itxieraren aldeko adostasuna lortu genuen talde politiko guztien aldetik. Zoritxarrez, hitz onak ez dira nahiko izan dugun helburua lortzeko.

2017an, zentrala itxi zela 4 urte igaro direnean, ez teknikoa, ez independientea den Segurtasun Nuklearraren Batzordearen txosten batean onarrituta, PPren gobernuak zentralaren irekiera baimenduko duen aginduaren zain gaude. Egoera honetara ez gara iritsi soilik Alderdi Popularrak izan duen jarrerari esker (berak legedian gauzatu duen aldaketaren ondorioz, behin-betikoa behar zuen itxiera behin-behinekoan bihurtu zuen) edo Segurtasun Nuklearraren Batzordea gobernuaren jarraitzaile bilakatu delako. Arrazoi horiez gain, publikoki zentralaren itxiera aldarrikatzen duten partiduen inplikazio eza dugu, ez baitituzte behar diren baliabideak jartzen itxiera gauzatzeko.

2014an, zentrala berriz zabaltzeko tramitazioari ekin ziotenean, alderdiei, elkarrekin, hainbat ekimen aurrera eramatea eskatu genien (bide legala, europar erakundeei helegitea, elektrizitate hornitzaile aldaketa eta SNEren –CSN– aldaketa). 2015ean, kargua hartu ostean, Arabako Ahaldun Nagusiari erakundeen arteko batzorde bat eratzea ere eskatu genion. Konpromiso gehienak ez dira bete.

Dugun gehiengo sozial eta parlamentarioari balioa eman eta erabakiak hartzeko garaia dela uste dugu. Bere garaian Garoña negoziazio politikoaren ardatz izan zen jarduera luzatzeko, gaur egun beste gai batzuk diren bezala. Negoziaketa mahai gainean Garoñaren itxiera jartzeko konpromiso zehatzerako ordua da. Horregatik Araban ordezkaritza duten alderdi politikoei eskatzen diegu PPren gobernuarekin edozein adostasunera iristeko, Garoña zentralaren irekieraren inguruko ebazpena kontrakoa izan behar dela exijitzeko.

Ekintza politikoan eraginkortasuna eskatzen dugu, eta ez «plazebo efektua» bilatzen duten ekintza hutsak. Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzerako orduan, Garoña lehentasunezko gaia izatea nahi dugu, Energia Ministerioarekin zerikusia duen beste edozein negoziazioetan bezala. Aldi berean, balizko zentralaren irekieraren aldeko ebazpen baten aurrean azken muturreraino helegiteak aurkezteko konpromisoa gauzatu beharko lukete.

Arabar herritarrentzat badago marra gorri bat: zentralaren itxiera aldarrikatzen urteak daramatzan jendartearen gehiengoaren hitza errespetatzearena. Guztiok batera lan eginez, garaiz gabiltza oraindik marra hori gainditu ez dadin; arabarrok, martxoan kaleak betetzen, beste behin ere; alderdi politikoak, eskaera honi erantzunez eta beraien lehentasunen artean Garoñaren itxiera jartzen.

Gasteizen, 2017ko martxoak 4

*Adierazpen honek pertsona hauen atxikimendua jaso du:

1.    Javier Argote (presidente ACOA-AKE)            
2.    Javier Torre (presidente UAGA)
3.    Begoña Vázquez (ELA)
4.    Marcial Moreta (CC.OO)
5.    Arantza Ruiz (UGT)
6.    Aitor Idigoras (STEILAS)
7.    Agustín Rodríguez (CNT)
8.    Angeles Bustamante (CGT)
9.    Ignacio Funes (ESK)
10.    Alberto Frías (Lurra)
11.    Marta Aldanondo (Salhaketa)
12.    Izaskun Goienetxea (Askapena)
13.    Juantxu Oscoz  (Elkartzen)
14.    Juan Carlos «Patas» (Hala bedi)
15.    Alitxu Martínez (Bilgune feminista)
16.    Eli Etxebarria (Asamblea de Mujeres de Álava)
17.    Soraya Pontejo (presidenta Eginaren Eginez)
18.    Igor Anton (Errekaleor Bizirik)
19.    Aitor López (Berriztu)
20.    Andoni Txasko (Martxoak 3 elkartea)
21.    Armando Aulestiarte (Pentsionistak Lanean taldeko lehendakaria)
22.    Iban Albizu (Gasteizko Eskubide Sozialen aldeko Plataforma-PDS)
23.    César Caño (presidente AA.VV. Errota Zaharra)
24.    Manu Arakama (presidente AA.VV. Gasteiz Txiki)
25.    Ángel Madina (presidente AA.VV. Judimendi)
26.    Guillermo Perea (secretario AA.VV. 7. Alaba)
27.    Leila Martin (AA.VV. Zabalgana Batuz)
28.    María Carmen Mateo (Presidenta Junta Administrativa Villodas/Biloda)            
29.    Angel Fernández de Labastida (Presidente Junta Administrativa Molinilla)
30.    María Ángeles Ibisate (Presidenta Junta Administrativa Atauri)
31.    Luis Vidal Ruiz De Lezana (Presidente Junta Administrativa  Artaza-Escota/Artatza-Axkoeta)
32.    Iratxe Parro (Presidenta Junta Administrativa Llanteno)
33.    Jesús Isasi  (Presidente Junta Administrativa Villanañe)
34.    María Teresa Alonso (Presidenta Junta Administrativa Pipaon)
35.    Francisco Fernández (Presidente Junta Administrativa Urarte)
36.    María Emma Muro (Presidenta Junta Administrativa Hueto Arriba/Oto Goien)
37.    Eder Ruiz De Loizaga (Presidente Junta Administrativa Orbiso)
38.    Yon Coroso  (Presidente comité de empresa Michelin)            
39.    Josean Ugalde (Presidente comité de empresa EGIBIDE)
40.    Carlos Fernández de Zañartu (Presidente comité de empresa Diputación Foral de Álava)
41.    Roberto Vidal García (Presidente comité de empresa Ayto. Vitoria-Gasteiz))
42.    Carmen Torre (Presidenta comité de empresa HUA Santiago)
43.    Itziar Faces Nieto (Presidenta comité de empresa Zara)
44.    Aitziber Monreal (Presidenta comité de empresa LIDL)
45.    Blanca Díaz de Mendibil (Presidenta comité de empresa ALESTIS)
46.    Jorge García (Presidente comité de empresa FIASA)
47.    Diego García (Presidente comité de empresa ANSA)
48.    Koldobika Arkaia (Presidente comité de empresa CIE MECAUTO)
49.    Oliverio Castellanos ((Presidente comité de empresa LITALSA)
50.    Satur Martínez ((Presidente comité de empresa DHL EXEL)
51.    Joaquín Arratibel ((Presidente comité de empresa NESTLË)
52.    Gotzon Acha (Presidente comité de empresa TRELLEBORG)
53.    Felix García Andoin (Presidente comité de empresa Arcelor Mittal Amds Processing)
54.    Unai García Andoin (Presidente comité de empresa Arcelor Mittal Distrib. Norte)
55.    Iñaki Lasagabaster (catedrático UPV-EHU)        
56.    Edorta Martínez de Marigorta (doctor UPV-EHU)
57.    Cesar Manzanos (Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social)
58.    Maite Huarte (Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako bozeramalea)
59.    Carlos Martin (Lakuabizkarrako Eskolako zuzendaria)
60.    Arturo López de Lacalle (Oingo San Bizente ikastolako zuzendaria)
61.    Milagros Arrizabalaga (Umandi Ikastolako zuzendaria)
62.    Iñaki Viñaspre (bertsolari)                
63.    Manex Agirre (bertsolari)
64.    Oihane Perea (bertsolari)
65.    Toti Martínez de Lezea (escritora)
66.    Karmele Jaio (escritora)
67.    Xabier Izaga (escritor)
68.    Rikardo Arregi (idazlea)
69.    Bernardo Atxaga (idazlea)
70.    Unax Ugalde (actor)
71.    Karra Elejalde (actor)
72.    Gorka Aguinagalde (aktorea)
73.    Irantzu Lekue (artista)
74.    Dani Castillejo (Director del Artium)
75.    Marisol Bedia (Asociación Cultural Uxatxi-Pipaon)
76.    José Antonio Molinuevo (Presidente Asociación Cultural  Valdegovia-Arcena)
77.    Almudena Cid (Gimnasta olímpica y actriz)        
78.    Tania Lamarca (campeona olímpica y conferenciante)
79.    Livia Claudia López (Presidenta del club ARASKI de baloncesto femenino)
80.    Eli Pinedo (ex jugadora profesional de balonmano)
81.    Irati Anda (escaladora)
82.    Alberto Zerain (montañero)
83.    Javier Caño (Presidente Federación de Montaña de Alava)
84.    Leonardo Trejo (Presidente de Iturribero Mendi Taldea)
85.    Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko abeslaria)        
86.    Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri taldeko abeslaria)
87.    Juan Aceña (Sociedad Alkoholika)
88.    Unai Viana (Artalapo musika taldeko abeslaria)
89.    José Francisco Rodríguez (guitarrista de Siroko)
90.    Gorka Ortiz de Urbina (Celedón)            
91.    Iñaki Landa (Celedón de oro)
92.    Endika Saéz de Adana (Presidente Comisión blusas y neskas)
93.    Txiki Muñoz (sindicalista)
94.    Pablo Basterra (presidente Artzai Gazta)
95.    Joseba Ibañez (viticultor)
96.    Iñigo Puente (farmacéutico)
97.    Juan Losada (guarda forestal)
98.    Estibaliz Ruiz de Azua (periodista)
99.    Joseba Azkarraga (Sare)
100.  José Angel Cuerda (Ex-alcalde y Celedón de Oro)




Bilatu