Amets Bengoetxea

Hezkuntzan EH Bildu biluzik dago

EAEko hezkuntza lege berriaren inguruan sortzen ari diren zalapartak, eztabaidak, prozesuak zuzenan EH Bilduren muina kolpatzen ari dira. Pasa den urteko “barne etabaida prozesua” eta gero etorri zen EAJ,PSE eta Elkarrekin Podemosekin ituna. Eta itun horretatik 6 hilabete pasa direnean, Gasteizeko gobernuak nahi dituen agindu/erabaki/zirriborroak argitaratu ditu. Horietatik asko itunaren sinatzaileek ere ulertzen ez dituztenak.

Pasa den astean EH Bilduk eta LABek agiri bateratu bat atera zuten, non argi geratu zen “komunitario” hitza erabiltzen dutenean Ikastoletaz ari direla. Ezker abertzaleko bi eragile hauentzat “Ikastolen eredu komunitarioa oinarri” hartu behar da; eta ez herriko eskola publiko batena, zeinak harremana duen eskola inguruko eragile sozial, guraso elkarte eta udalarekin, eta non sarbidea herritar orori ematen zaion inolako bereizketarik egin gabe. Ikastolek sare hori ere badute noski, baina komunitate horretarako sarbidea mugatua dago.

Horrelako hauspoarekin zenbait norbanako eta ordazkarik publikotasuna bera kolokan jarri dute zabaldu dituzten idatzi eta txioetan. Hori bai, hezkuntza alorrerako bakarrik. Beste sistema guztirako orain arteko publikoaren definizioak balio du. Osasun, zaintza, pentsio,... sistema publikoak ez dira espainol edo frantsesak. Kuriosoa.

EAErako lege batetaz ari gara, ez Euskal Herri osorako batetaz. Nahi genuke 7 herrialdeak barnebilduko lituzkeen lege batetaz arituko bagina, baina tamalez ez da kasua. Eztabaida marko horretan kokatu behar dugu, nekez egongo delako Euskal Herri burujabe bat orain arte bezela jarraitzen badugu; eta lege-proposamen hau horruntz doa. Sistema duala betikotuko du, hezkuntzan eskola publikoa den %50ari bizkarra emanez. EH Biduk, Ikastolen Elkarteak suposatzen duen %15 salbatu nahian, Kristau Eskolak diren %30ari ikaragarri lagunduko dio, honek suposatzen duen guztiarekin, baina gai hau aipatzea ahaztu egiten zaie.

Eta hau ez da “Erregea biluzik dago” ipuina. EH Bilduri jende asko ari zaio planteamendu honen hutsuneez informatzen, datuak eta esperientziak ezagutarazten; baina entzungor eginez jarraitzen dute.

Garaiz gaude itunetik atera eta ezkerreko sektoreen tradizio sozialekin bat egingo duen proposamen partekatu bat egiteko. Has gaitezen datorren azteazkena, hilak 14a Bilbo, Gasteiz eta Donostiako 3 hiriburuaetako kaleak berriro betez.

Bilatu