Jon Otero Uribarren

Izkutuko zapalkuntza

Ni neu ere ezjakina nintzen zer zegoen psikiatrian bertan erori aurretik. Zer dagoen? Tortura egunero bizi guztian. Politikari demokratak legea egina dute farmako psikiatrikoa (droga) inposatzeko pazietearen gogoz kontra polizia bide.

Egunero drogatuta gaude injekzioekin, pastillekin eta tantakakin. Kasurik gehienetan oso droga gogorrak dira eta tortura euneroko ogia da. badakizue paziente psikiatrikoak batazbeste hamar urte lehenago hiltzen garela jende normala baino? Edozein sendagilek daki hori. Farmako psikiatrikoa, hots, droga (legala noski) burua «sendatzeko»? Badakigu jakin, gaiotasun fisikoek frogatu daitezkeela, hezurra puzkatuta baduzu erradioggrafia batekin, adibidez, edo birus bat dela. Gaixotasun mentalak ez du frogarik uzten, bere balorazioa oso arbitrarioa da. Prepotentziaz jokatzen dute piskiatrekta farmako nahi beste inposatu. Osasun psikikoaren izenean  osasun fisikoahondatu. Inkongruentzia bat da osasun fisikoa osasun mentala baitakar. Injekzioarekin daramazkit bost urte berogei kilotik gorako gainpisuaz, eta psikiatrak esten dit albo ondoriotxoak direla.

Farmako psikiatrikoak lotzen gaitu tabakora eta nik Behobia-Donostian. ordu bat hamabost minututan geratu nuen kronoa. Ez dago eskubiderik entzerratzeko pertsona bat deliturik gabe bere gogoz kontra. Milaka eta milaka gara Euskal Herrian eta honideitzen diote demokrazia, askatasuna eta gizartea ez da ohartzen, ez da konturatzen, tortura euneroko ogia dela mundu honetan. Gizartea darrai lo «kaja tontari» begira.

Bilatu