Eider Sanz Iturralde | Uliako Lore-Baratzako kidea

«Josetxo Mayor» bidea Ulia mendiko bideen sortzaileari omenaldia

«Excmo. Sr. Josetxo Mayor. Jaun Txit Gorena. Mila esker egin dituzun gauzagatik eta egin duzun lanagatik. Herriaren alde, Uliazaleen alde, Uliaren alde eta guztion alde, baita erromes kanpotik datozen eta bide horietatik datozen mendizaleen alde ere. Mila esker, mila esker horregatik. Utzitako ondare izugarri hori, polit hori, ea dakigun zaintzen, ea dakigun gozatzen eta ea dakigun maitatzen. Hori izango litzateke Josetxori egin diezaiokegun omenaldirik politena. Mila esker».

Hauexek izan ziren Antxon Iturrizak Josetxo Mayorri zuzenduriko azken hitzak Donostiako herritarrrok egindako omenaldian. Iturrizak, kazetaria eta euskal mendizaletasunaren historialari handiak, Josetxo Mayor aspaldidanik ezagutzen zuen. Kutralla inguruan orain dela 30 bat urte topatu zuen gizon mardula eta sendoa zen Josetxo. Egun hartan inoiz ahaztuko dituen hitzak gogoan ditu, izan ere Iturrizak, Uliako bideak atondu eta sortzeari zergatik ekin zion galdetu zion Josetxori. «Nahi dudalako. Gura dudalako». Josetxok Uliako mendiko bideak berreskuratu nahi zituen, txikitan ibilitako mendiko galtzada horiek galtzen ari bait ziren. Denontzako nahi zituen berreskuratu.

Iturrizak elkarrizketa honen berri eman zuen Egin egunkarian, kazetari gisa mendi kronikak egiten bait zituen. Josetxoren lana ikusitakoan, harriturik gelditu zen… «Movía piedras como un harrijasotzaile. Cuidaba los árboles como un jardinero. Y trazaba los caminos como si fuera un ingeniero», zioen omenaldian Uliako Mintegiak parkean egindako omenaldian. Horrexegatik “Josetxo, ingeniero de caminos” izenburua jarri zion garai hartan idatzitako zutabeari.



Kutrallatik behera doan galtzada zahar bat argitzen ibili zen Josetxo eta ofizialki inauguratu ere egin zuten galtzada zahar hura. Norbaitek “Josetxo etorbidea” izentzat jarri zion. Iturrizak, omenaldira bertaratuko guztiei desio hau isladatu zien: “niri izen hori mantentzea gustatuko litzaidake, bai etorbidearena, bai Uliako Mintegiak parke honetako bidearena, gaur bertan, eman zaion izen honekin Josetxoren oroimenean».



Apaltasunatik egin zuen ohorezko titulu bat. Iturrizak zioen esker onak  eta omenaldiak jaso izan dituela Josetxo Mayorrek bere bizitzan, baina inoiz ez direla nahikoak izan. 1995ean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen, baina ez zen moketa zapaltzen gustora zebilen gizona. Josetxo Mayorrek gustokoena zuena Uliako belarra zapaltzea zen. Hori zen bere mundua eta mundu horretan gustora mugitzen zen. Izan ere, bertute bat zuen, pertsona handien bertutea; apaltasuna.

Apirilaren 26an hil zen Josetxo Mayor 84 urte zituela eta honen berri jaso bezain pronto Uliako Lore-Baratzak elkarteko kideak omenaldi xume bat egitearen erabakia hartu genuen maiatzak 14ko Udaberriko Jaialdiaren baitan. Josetxoren omenean Uliako Mintegiak parkea zeharkatzen duen bideari ezarri diogu herritar honen izena. Hemendik aurrera, auzotarrek, donostiarrek eta bisitariek Josetxo Mayorren berri izango dute parkean bertan, haren oroimenean, plaka batekin. Uliako Lore-Baratzak kideontzat Josetxo Mayor eredu bat da, ipar orratz bat eta honela esker ona adierazi nahi izan diogu, Uliako bideak zaintzen urteetan eman duen lanagatik.



Josetxo, Ulian bego.

Bilatu