Kike Zurutuza

«La confesión de las cartas-bomba» eta Azpeitia

Irakurri berria dut, igandeko Gara-n “La confesión de las cartas-bomba” artikulua. Eta barrenak leher ez dakizkidan idazteko beharrean sentitu naiz.

1988-89an Azpetiko Herri Batasuneko zinegotzia izan nintzen, Mari Karmen Egigurenekin batera. Eta oso gogoan dut zinegotzi izan nintzeneko egun haietako batean (ez dakit 88 edo 89an), udaltzainek emandako informazio baten ondorioz, Mari Karmen Egiguren eta biok garai hartan Juan XXIII auzoan zegoen posta bulegora  hurbildu ginela HBko udal taldearen aurkako bonba-gutun bat omen zegoen eta.

Ertzainez inguraturik zegoen gunea eta dena gezurra zela esanez modu txarrean urrunarazi gintuzten Mamen eta biok. Ordurako gaua zen egun hartan.

Baina hara non Roldanek adierazten duen, GARAk dioenez: 'Finalmente las bombas se encuentran, una en la central de Correos de San Sebastian, la otra en Azpeitia o Azkoitia (…)', eta egunkariak gogorarazten duenez, 'la declaración fue tan clara  que Roldan acabó imputado.Pero el tema ni siquiera fue juzgado'.

Zelako kasualitatea! Garaian esan ziguten lehergailu bat zegoela HBko udal taldearen kontra, unean ukatu egin ziguten ertzainek, eta Roldanek aitortu egiten du (eta zinez diotsuet guk ez diogula pertsonaia horri gure bertsioa kontatu...). Ertzainek dena gezurra dela eta urrundu egin gintuzten….

Nork esaten du honetan gezurra,  Roldanek eta nik ala ertzainek?

Zergaitik ezkutatu zuen EAJren agintepean zegoen Ertzaintzak gertaera hura? Nork abisatu zien ertzainei han lehergailu bat zegoela? (Roldanek, Galindok ala Corcuerak?). Zer ikerketa egin zuten? Non dago gertaera eta balizko ikerketa haren lekukotasuna?

 Urte luze hauetan gertatutakoaren egia osoa jakin behar bada, EAJk GALekin izandako konplizitatea ere jakin egin behar da. Eta Azpeitian gertatutako hau froga  garbi bat da, nire uste apaleko.

Bilatu